Julen Madariaga libre utzi zuten erearoaren 24an. Lau egun lehenago Zamaldegian, Senperen duen etxean arrastatu zuten ETAren iraultza zergaren sarearekin zerikusia zuela akusaziopean. Laurence LeVert epailea bera Senpererat etorri zen polizia operazioa zuzentzeko. Azkenean, Madariaga libre utzi zuten baina ikerketa bururatu arte Parisen egon beharko du, iduriz uztaila hondarra arte bederen. 20.000 euroko fiantza ere pagatu behar du, justizia sailak onartu du 20 hilabetean pagatzea. Aske gelditu bezain laster, Madariagak onartu zuen zonbait aldiz kontaktuak izan zituela iraultza zergarekin. Halere argitu du abokatua delako izan zela. Bere lanbidearen deontologiak eskaturik beregana joaten ziren jende mehatxatuak lagundu nahi izan zituen. Beti erran izan die ez zuela gehiago loturarik ETArekin. Bere arrastatzea Madrilen galdetu zuten eta Madariagaren ustez, bake prozesua trabatzea eta Aralar alderdiaren izen ona zikintzea izan dira operazioaren helburuak.