Erreka Kirol Elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz Udako Kirol Eskola antolatu du. Eskualdeko haur eta gazte aunitzek parte hartu dute eskola honetan azkeneko urteetan. Aurtengoan seigarren edizioa egiten ari da. Udako Kirol Eskolan kirol ezberdinak lantzen dira eta uda pasatzeko bertze modu bat eskaintzea du helburu. Aurten bertze urtetan baino aste batzuk lehenago hasi da. Uztailaren 7tik abuztuaren 4ra, astelehen, asteazken eta ortziraletan egiten dute eskolako frontoian eta udal kiroldegian. Talde bat 11:00etatik 12:00etara aritzen da eta bertzea 12:00etatik 13:00etara. Izen ematea Kirol Eskola hasten zen egun berean egin behar zen. Errekako bazkideek 33 euro ordaindu behar zuten eta oraindik bazkide ez direnek 36 euro.