Trikitixa Jaialdia

Joseba eta Nerea 2006ko uzt. 13a, 18:01

Musika kontuekin segituz, trikitixa doinuek hartu zuten Etxalar joan den ekainaren 25ean. Plaza bazterrera hurbildu zirenek trikitixa jaialdi politaz gozatzeko aukera izan zuten. Lesakako Trikitixa Eskolak antolaturik, bi ordu inguruko erakustaldi koloretsua eskaini zuten eskualde osotik etorritako 80 bat soinujolek, eta tartean herriko trikitilariek. Betiko doinuak, perkusioa, abesti ezagunak, fandango eta arin-arinakā€¦ denetik aditu ahal izan zen. Herriko trikitilari gazteek maila polita erakutsi zuten eta soinu ttikia eta panderoa astintzen artistak direla garbi utzi zuten, gainerako musikari guztien tartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun