Itsaso eta Irune Elizagoien txapeldun Bidasoaldeko IX. trikitixa txapelketan

Joseba eta Nerea 2006ko uzt. 13a, 17:44
Itsaso eta Irune Elizagoien, beraien laugarren txapela irabazi ondotik. Xan Harriague

Duela bi astehondar, San Fermin bezperan, Lesakan jokatu zen trikitixa txapelketan irabazle izan ziren Beheko Etxeko Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpak, bigarren urtez segidan. Euren kategoriko txapela lortu zuten bertze 7 bikoteri aitzin hartuz. Ez da irabazi duten lehenbiziko txapela, joan den urtean ere txapelketa berean irabazle izan baitziren. Denera lau txapel dituzte dagoeneko. Horietako bi herrian bertan irabaziak, Etxalarko trikitixa txapelketan, eta bertze bi Lesakan. Ez da marka ttikia neska hauena. Datozen hilabeteetan bertze hainbat jaialditan parte hartzekoak dira eta Lesakan lortutako sari honek animoak eta indarrak emateko balioko die, dudarik gabe. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun