Errekako elite mailako pilota txapelketa

Aitor AROTZENA 2006ko mai. 12a, 18:56

Malerrekako elite senior mailako eskuz binakako IV. txapelketa azken txanpan sartua da. Martxoaren 1ean, zerrendaburuak jokoan sartzekoak dira: Donezteben Azpiroz-Zabalo, Elizondo-Urzainkiren kontra; Mikelperizena-Etxegarai, Iraola-Otxotorenaren kontra; Ontsalo-Azanza, Alegria-Lopetegiren kontra; Belloso-Oteiza, Lazkoz-Antxoren kontra; Olaetxea-Zapirain, Zufiaurre-Gironesen kontra arituko dira. Sunbillan, Altzugarai-Eraso, Ongay-Beteluren kontra; Azagirre-Irureta, Armendariz-Tabaren kontra eta Irigoien-Xabi Arraztoa, Urrutia-OkiƱenaren kontra arituko dira. Irabazleek, martxoaren 8an final laurdenetako partidak jokatuko dituzte Donezteben eta final erdiak Sunbillan jokatuko dira martxoaren 15ean. Final nagusia maiatzeko lehen hamabostaldiko larunbat batean jokatuko da, bertze mailetako finalekin baera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun