Hogeita bortz Bai Euskarari ziurtagiri banatu dira herrian

Laetitia eta Sandrine 2006ko mai. 12a, 18:45
Saran Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu duten eragile batzuk, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkariarekin eta Jean Aniotzbehere auzapezarekin. TTIPI TTAPA

Sara izan zela Iparraldeko lehen esperientzia erran du Kontseiluak

Sarako sektore desberdinetako 25 eragilek Bai Euskarai ziurtagiria eskuratu dute euskararen alde engaiamendua hartzeagatik.Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak omendu dituzte Bai euskarari ziurtagiria lortu duten 25 saltegi, elkarte eta hainbat erakunde. Xabier Mendiguren, Kontseiluko idazkari nagusiak, adierazi du «Saran herritarek euskararen alde egiten duten lana txalotu nahi dugu».

Iparraldean Bai euskarari ziurtagiriak duen garrantzia azpimarratu du Kontseiluak «Sara izan zen iparraldeko lehen esperientzia, esperientzia pilotua». Mixel Etxeberrik gogoratu du "Orain bi urte Saran Bai euskarari ziurtagiriaren bidez engaiamenduak eskuratu zituzten eragileei zorionak eman nahi diegu urteotan egin duten lana gatik".

Bestalde, Sarak euskararen sustapenean duen papera azpimarratu da. Sarako auzapezak azaldu du «Sarako herria beti atxikia izan da euskarari eta aintzindari izan da Bai Euskarari bezalako ekimenetan». Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu dutenei eman zaien eskerraren adierazle gisa Jose Luis Zumeta margolariak Bai Euskarari ziurtagiriarentzat eginiko lamina bana oparitu zaie elkarte guztiei. Bukatzeko Kontseiluak eta Konfederazioak Herriko etxearen laguntza, Turismo bulegoarena eta euskalgintzarena eskertu dute, «ezinbestekoa izan baita beraien laguntza lan hau aurrera eramateko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun