Dantxarineako La Nuba dantzalekua erabat hondatu du ETAk jarritako lehergailuak

Margari eta Koro 2006ko mai. 12a, 18:31
TTIPI TTAPA

Udalak ahobatez salatu zuen atentatua, «herritarrei kalte bertzerik eragin ez dielako»

Otsailaren 14an Dantxarineko Landibar bentak jaso zuen erasoaren kontu nahiko hitz egin da. ETAk jarritako bonba-autoak kalte larriak eragin zituen La Nuba diskotekan. Biharramonean, Urdazubiko udalak gertakaria ahobatez salatu zuen ez ohiko batzarrean.

Horretaz gain aipatzekoa da ondoko egunetan langileak fuego aritu zirela garbiketa lanetan, eta larunbatean goitiko pisuko dendak ireki zirela. Pisu horretako kalte handienak jatetxeak jaso zituen, lehergailua jarri zen aldean kokatua dagoelako, eta beraz, zati hori ez da ireki, bainan gainerakoa ez zen hainbertze kaltetu. Nabariena kanpoko aldera da, guzti-guztia kristala zelakoz eta hautsi ondotik, kristala zegoen tokian probisionalki txapak jarri dituztelako, beheitiko argazkian ageri den bezala.

Azpiko aldean dauden bertze bi jatetxe, ostatua, diskoteka, joko-aretoa eta dendak itxita segitzen dute, eta zaindari berezien zaintzapean. Dena den, zati hau ere ahal bezain fite ireki nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun