Errugbian kolpe txarra hartu du Sarako Izarrak

Laetitia eta Sandrine 2006ko mai. 4a, 16:04
Sarako Izarra errugbi taldea oso-osorik. TTIPI TTAPA

Stéphane Barneixek denbora emanen beharko du zelaietatik kanpo

Ohiki Sarako Izarra errugbi taldeak zelaiaren alde beretaz hitz eginarazten du, bainan gaur kolpatuak aipatzen dira. Zoritxarrez, Sault taldearen kontra, Stéphane Barneix zauritua izan da. Ospitaletik ateratu eta bere taldeak bihotz hunkidura ainitzekin errezibitu du. Egun hortan Sarako Izarrak galdu du, bainan istripu horren ondotik, galtzea garrantzi gabe zen. Stéphane denbora ainitzentzat zelaietik urrundua izanen da. Senior taldeak Stéphanen eskasa sendituko du, teknikalari ona delakotz baita ere bere gizarte-kalitateentzat. Taldearen aitzindaria zen, denek entzuten zutena eta errespetatzen.

Desiratzen diogu sendatze on eta laster bat, eta bereziki hitzordua ematen diote, elkartearen baitan parte hartzeko, mireskunde eta nahiarekin, orain arte egin duen bezala.

Emaitzen aldetik, denetarik agertzen da. Lehen taldearentzat, bi galtzeen ondotik etxean, finalerat ailegatzeko zaila izanen da, bainan talde horrek ez du bere azken hitza errana.

Atsegina erreserba taldearen aldetik heldu da, ezin pentsatua zena batzuentzat duela hilabete batzu. Txapelketa aitzinera doa; berdin segitzen balin badute, erdi finala jostatzen ahalko dute, baina oraindik lan egin beharko da.

Zuzendariak, kontent eta fier dira beren Senior taldeaz. Aurten, jokalari ainitz bildu direlakotz, erreserba talde bat egina izan ahal da, urte ainitzez ahantzia izan dena. Eskertu behar dira ere, kausitze horrentzat, lau trebetzaileak, Michel Brisson, Jean Marie Albistur, Jean Philippe Amorena eta Beñat Iraola. Ahantzi gabe behar dira sustatu eta zoriondu Sarako Izarrako haur eta gazte guziak eta beren altxatzaileak larunbat guziz hor direnak beren nahia erakusteko. Beraiei esker da, errugbia oraindik bizi dela Saran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun