Bazkide berriak egiteko epea ireki du Burrunba Gazte Kultur Elkartea

ttipi-ttapa 2006ko api. 27a, 14:06

Saharara elikagaiak eramateko 300 euroko laguntza ere eman du

Doneztebeko Burrunba Gazte Kultur Elkateak zenbait ekitaldi antolatu ditu datozen astetarako, martxoaren 3an egindako bileran hartutako erabakien ondorioz. Hasteko, joan den larunbatean, martxoaren 11n, monologoak antolatu zituzten zineman, Bola mugimenduko gazteen eskutik. Egun batzuk lehenago, Burrunbako ordezkariak Udalarekin biltzekoak ziren, beraien ekimen eta asmoen berri emateko.

Bazkide berriak

Bertze aldetik, bazkide egiteko epe berria ere ireki da. Kontuan hartu behar da aurten hamar edo hamalau ekitaldi inguru antolatzeko asmoa duela Burrunbak eta bazkideek lehentasuna eta prezio hobeak izanen dituztela. Bazkide egin nahi duenak 687 475891 telefonora deitu behar du eta Anak hartuko dio. Aipatu behar da, bertzalde, Burrunba elkarteak 300 euroko laguntza eman duela, Saharara elikagaiak eramateko.

Aitzinera begira, martxoaren 25ean, larunbatarekin, mus txapelketako finala jokatuko da eta ondotik bazkaria izanen dute. Apirilaren 8an, berriz, Astigarragako sagardotegiren batera ateraldia egiteko asmoa dute.

Apirileko azken aste hondarrean, Aretxabaletara joateko intentzioa dute Burrunba Gazte Elkartekoek. Elkartruke asteburua izatea nahi dute, ortziraletik igandera, eta aitzinago, oraindik zehaztu gabeko egunetan, Aretxabaletatik Doneztebera etorriko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun