Oxtikenea euskal letren lurraldea bilakatu da Hatsaren Poesia egunean

Franck DOLOSOR 2006ko api. 25a, 18:34
Aurten ere, olerkari ainitz elgartu da Hatsaren Poesia egunean. TTIPI TTAPA

Batasunak sei etxetik bat hutsa dela salatu du espekulazioaren kontrako egunean

Euskal Herri osoko olerkari andana bildu da aurten ere berriki Senperen egin den zortzigarren Hatsaren Poesia egunean. Oxtikeneko baratzean, zintzo zintzo, urte guziz bezala bildu ziren idazleak ezin sinetsizko glizina loreen perfuma eta kolore urdin arinak, juntatuak denen agurtzeko bai eta nonbait errateko Udaberria ez litaikela sasoin bat baizik izanen ez balitu, olerkarien sentikortasun eta hitzak bere edertzeko eta maitatzeko. Egun erditan 98 idazleeek bakarka eta taldeka, eta beste 124ek idatzitako «Hatsaren Poesia 2006» olerki bilduma presentatu zuten Urdazuri ibai bazterrean. Bazkal ondotik momento zinez hunkigarriena iragan zen. Parte hartzaile bakotxak, irakurri zuen edo kantatu bere olerki bat edo bi «existentzial» gai guziak poesiarekin zeharkatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun