Martxoaren 10eko euriak kalteak eragin zituen hainbat tokitan

Jaione OTXANDORENA 2006ko api. 25a, 14:03
Bidasoa errekak gainezka egin zuen herriko hainbat tokitan. TTIPI TTAPA

Antzakaitz kultur taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu aurten ere

Joan den martxoaren 10eko gauean izugarrizko euri zaparradak egin zituen eta hainbat tokitan errekek gainezka egin zuten. Horrela bada, gure herritik pasatzen den Bidasoa errekak hainbat tokitan gainezka egin zuen; etorkizunean Ramon Latasa plaza izanen dena, plaza zaharra, frontoia eta bertze zenbait eremu urez beteta azaldu ziren. Hala ere, arazo gehien sortu zituen erreka Ukuluko erreka izan zen. Herriko goiko auzotik pasatzen den erreka ttiki bat da eta urte sasoi gehienean arras ur gutti eramaten duena. Erreka hau, Exkernea eta Etxexuria etxeen ondoan tubo batetik pasatzen da eta tuboa hasi eta barrentxeago sare moduko bat dauka zikinkeri haundiak pasatzea saihesten duena. Aipatutako sare hori, lurrez eta zikinkeriz bete zen gauean eta goizalderako errekak gainezka egina zuen beheko auzoetara ur korronte haundiak eramanez eta etxe aunitzetara ura sarreraziz. Herrian dauden alkantarillak horrelako ur kopuru izugarriak bapatean jasateko prest ez zeuden nonbait eta zenbait zonaldetan egoera itxusi xamarrak ikusi ahal izan ziren.

Aipatu behar ere zubi berria larri xamar ibili zela urez gainezka ez egiteko, baina ezin gauza bera erran erromatar zubi zaharraz. Izan ere zubi horrek dituen urte pilarekin, eta egin zutelarik orain guk dauzkagun aurrerakuntzarik ez bazuten ere, argi dago garai hartakoek ez zutela zubiari altuera gehiago emateko dudarik izan, horrela uholdeak saiestu ahal izateko. Oraingoan bederen ez da makur handiagorik gertatu eta espero dezagun etorkizunean ere horrelako egoerak ahalik eta guttien gerta daitezela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun