Ezbeharra ortzegun ilunabarrean gertatu da Iturengo Berraintza inguruan. Ageri denez, euren ibilgailua bidetik ateri eta 50 metro inguru erori da. Kolpeen ondorioz 70 urteko emakumea hil egin da eta bere ahizpa, 71 urtekoa, larri zauritua eraman dute ospitalera.