api 17, 17:00 Malerreka Doneztebe
Ipar martxan murgildu nahi dutenentzako ikastaroa antolatu dute Donezteben igandean. Ikastaroa 09:30ean hasi eta 11:30ean bukatuko da, eta kiroldegi aitzinean elkartuko dira. Parte hartzaileek arropa erosoa eta kirolerako zapatilak eraman beharko dituzte, eta gehienez ere 20 lagunek hartzen ahalko dute parte.
api 17, 13:30 Mendialdea
Datorren larunbatean, apirilaren 27an, elikadura subiranotasunaren alde eta nekazaritza eredu industrialaren kontra Iruñean eginen den mobilizazio sozialerako deia egin dute dozena bat elkartek, ehundik gora gizarte erakunderen babesarekin