15 ahari aurkeztu dira Doneztebeko Udaberriko feriako lehiaketara

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

15 ahari aurkeztu dira Doneztebeko Udaberriko feriako lehiaketara

Lehenbiziko sariak Donamarira joan dira, Zabaltenera mutur beltzetan eta Porotxenera mutur gorrietan

Doneztebeko Udaberriko feria hamargarren aldiz ospatu da ortziralean, maiatzaren 6an. 15 ahari aurkeztu dira lehiaketara, joan den urtean baino 1 gehiago, eta sari nagusiak Donamariara joan dira, Zabaltenera mutur beltzetan eta Porotxenera mutur gorrietan.

Hiruak Bat elkartasun bazkaria antolatu dute lehen aldiz maiatzaren 7rako Zubietan

  Gizartea  Malerreka  Zubieta

Aurtitz, Ituren eta Zubietako gazteek segida eman nahi diote urtero

Aurtitz, Ituren eta Zubietako gazteek antolatu dute lehen aldiz Hiruak Bat elkartasun bazkaria. Lehen edizio hau Zubietako Herriko Ostatuan eginen dute maiatzaren 7an, baina urtero lekuz aldatzeko asmoa dute eta beste herrietan ere ospatu.

Donezteben eginen dute Osasuna 2016 udako futbol kanpusaren txanda bat

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Donezteben eginen dute Osasuna 2016 udako futbol kanpusaren txanda bat

Oier Sanjurjo eta Miguel De las Cuevas Osasunako jokalariak izan ziren martxoaren 20ko aurkezpenean

Osasuna futbol taldeak udan futbol kanpusa eginen du Donezteben eta hori aurkeztera etorri ziren Oier Sanjurjo kapitaina eta Miguel De las Cuevas jokalaria martxoaren 20an Doneztebeko zineman. Malerrekako 200 bat neska-mutiko, Lacturale enpresako Maider Irisarri, Jaime Sein Doneztebe futbol taldeko presidentea eta hainbat entrenatzaile eta Xanti Uterga alkatea izan ziren ekitaldian. Ikusi argazkiak

Herri baratzeen proiektua martxan jarri du Doneztebeko Udalak

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Herri baratzeen proiektua martxan jarri du Doneztebeko Udalak

Apirilaren 26ra arte aukera izanen dute herritarrek eskaerak aurkezteko

EH Bilduko Doneztebeko udal taldeak bultzatutako Herri baratzeen ekimena apirilaren 8an herritarrei aurkeztu zitzaien. Aurkezpen bilera horretara 25 lagun bertaratu ziren. Interesatuek udal bulegoetatik pasa behar dute izena emateko, apirilaren 26ra bitarte.

Donamariko itzulia egin du Ibargoiara mendi taldeak

Donamariko itzulia egin du Ibargoiara mendi taldeak

  Kirola  Malerreka  Donamaria

Maiatzean Orhira joateko asmoa dute

Donamariko Ibargoiara Mendi Taldeak denboraldiari hasiera eman dio dagoeneko. Martxoaren 19an Aiako Harrira joan ziren eta apirilaren 16an, azken urtetan bezala,  Donamariako itzulia egin zuen, 25 kilometroko ibilbidea osatuz. 25 bat lagun animatu ziren herriko mendietan ibiltzera. Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatetan egingo dituzte ibilaldiak eta maiatzan Orhira (Otsagabia) joateko asmoa dute.

Nafarroako Parlamentuak Sunbillan eskola berria egitea eskatu dio Gobernuari

  Gizartea  Malerreka  Sunbilla

Nafarroako Parlamentuak Sunbillan eskola berria egitea eskatu dio Gobernuari

Gaur egungoak dituen gabeziei behin betiko erantzun duin eta osoa emateko modu bakarra dela uste du

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak apirilaren 12an ahobatez onartu zuen ebazpenaren bidez Sunbillan eskola berria egiten hasteko tramiteak hastea eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Parlamentariek martxoaren 11n bisitatu zuten eskola eta dituen gabezi estrukturalak bertatik bertara ezagutu zituzten, «segurtasunari, osasunari eta espazioari dagokionez». Onartutako ebazpenaren arabera, «eskola berria egitea da behin betiko erantzun duin eta osoa emateko modu bakarra».

Errekako judokek hiru domina lortu dituzte Nafarroako Kirol Jokuetan

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Errekako judokek hiru domina lortu dituzte Nafarroako Kirol Jokuetan

Infantil mailan, brontzezkoa lortu dute Aritz Zulaika, Joseba Bengoetxea eta Maialen Oteizak 

Apirilaren 10ean jokatu ziren Mendillorriko Trinkete kiroldegian Nafarroako Kirol Jolasen judoko hirugarren jardunaldi eta final batzuk. Errekako judokek emaitza onak eskuratu zituzten. Aritz Zulaika eta Joseba Bengoetxea infantil mailako 60 kiloz beheitiko kategorian eta Maialen Oteiza infantil mailako 48 urtez beheitiko kategorian, hirurek lortu dute Nafarroako Kirol Jokuen barrenean brontzezko domina.

Igande honetan, berriz, apirilak 17, alebin mailako finala jokatuko da eta apirilaren 23an benjaminena.

Nafarroako Duatloi txapelketan parte hartu dute Erreka Triko 15 kirolarik

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Nafarroako Duatloi txapelketan parte hartu dute Erreka Triko 15 kirolarik

Erreka A taldea hirugarren izan zen taldekako erlojuaren kontrako sailkapenean

Nafarroako erlojuaren kontrako taldekako duatloi txapelketa jokatu zen apirilaren 9an Sarrigurenen eta aipatzekoa da Doneztebeko Erreka Triatloi taldeko partaidetza, hiru taldetan banatutako 15 kirolarirekin aritu baitzen. Erreka A taldea (Iñigo Arregi, Javier Magaña, Alberto Barberena eta Santi San Miguel) hirugarren izan zen sailkapen orokorrean.

Apirilerako hainbat kultur ekitaldi prestatu dituzte Donezteben

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

Apirilerako hainbat kultur ekitaldi prestatu dituzte Donezteben

Ortzegun honetan haurren sozializazio baketsuaren inguruko hitzaldia Askin Haur Eskolan eta ortziralean Neskatoak dokumentalaren emanaldia Herriko Ostatuan

Aste Santuko oporraldiaren ondoren apirileko agenda hagitz loratua prestatu dute Donezteben. Asteartero Ipuin txokoaren emanaldiak egiten ari dira, zine emanaldiak ere izanen dira eta aste honetan, haurren sozializazio baketsuari buruzko solasaldia eta Neskatoak dokumentalaren emanaldia ere izanen dute.

Jakoba Errekondok baratze tailer praktikoa eskaini du Zubietan

  Kultura  Malerreka  Zubieta

Jakoba Errekondok baratze tailer praktikoa eskaini du Zubietan

Ta Malerrekan ze? jardunaldien baitan, frontenis txapelketa mistoa ere abiatu da asteburu honetan 

Malerrekako Gazte Asanbladak antolatutako Ta Malerrekan ze? jardunaldiak antolatu ditu martxotik ekainera bitarte. Igande goizean, Zubietako plazan gelditu eta Jakoba Errekondo adituarekin baratze tailer praktikoa egin dute, herriko baratzeetan.

46 bazkide bildu ditu Arkupeak elkartearen Gimnasia Egunak

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

46 bazkide bildu ditu Arkupeak elkartearen Gimnasia Egunak

Apirilaren 7an, ortzegun eguerdian bildu dira Doneztebeko kiroldegian

Urteetako ohiturari eutsiz, apirilaren 7an Arkupeak elkarteko bazkideek gimnasia erakustaldia egin dute Doneztebeko kiroldegian. Urte osoan Urdazubin, Elizondon, Donezteben eta Leitzan Patxi Txokarro irakaslearekin praktikatu dutena jendaurrean erakutsi dute.

Bestetako kartel lehiaketa antolatu du lehen aldiz Doneztebeko Udalak

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Bestetako kartel lehiaketa antolatu du lehen aldiz Doneztebeko Udalak

Apirilaren 27ra arte aurkez daitezke lanak eta 150 euroko saria izanen du irabazleak

San Pedrotako bestak iragartzeko Doneztebeko Udalak kartel lehiaketa antolatu du aurten. Lehiaketa honetan parte-hartzea idekia da eta interesatuak apirilaren 27ra arte izanen dute lanak aurkezteko aukera. 

Josetxo Ezkurraren omenezko 26. Pilota txapelketako jardunaldia jokatu da igandean

  Kirola  Malerreka

Josetxo Ezkurraren omenezko 26. Pilota txapelketako jardunaldia jokatu da igandean

Kategoria ezberdinetako partidak jokatu dituzte Legasan, Eratsunen, Iruritan, Sunbillan, Lesakan eta Donezteben

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita laugarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala eskuz binakako pilota txapelketako jardunaldi berri bat jokatu da apirilaren 3an. Benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako pilotariak ari dira txapelketan.

Espainiako junior txapelketa irabazi du Ane Petrirena sunbildarrak 200 metroko lasterketan

  Kirola  Malerreka  Sunbilla

Espainiako junior txapelketa irabazi du Ane Petrirena sunbildarrak 200 metroko lasterketan

Bere marka ere 13 zentesimatan hobetu du (24.46) Pamplona Atletico taldeko korrikalariak

Lesioz betetako denboraldi baten ondotik atletismo pistetara itzuli zen Ane Petrirena Insausti atleta sunbildarra urtarrilaren 9an Donostiako Anoetan. Ez nolanahi gainera, Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldian eta partehartze libreko proban 200 metroko lasterketa 24 segundu eta 59 zentesimatan egin baitzuen, bere marka pertsonala. Orain, ezustean, Espainiako junior txapelketa irabazi du Sabadellen Pamplona Atletico taldeko korrikalariak, berriz ere marka pertsonala eginez (24.46).

Ehun urte dituen Beintza-Labaiengo Bautista Goñiri oroigarria

  Gizartea  Malerreka  Beintza-Labaien

Ehun urte dituen Beintza-Labaiengo Bautista Goñiri oroigarria

Herriaren izenean eman diote Jon Telletxea alkateak eta Alejandro Saldias zinegotziak

Beintza Labaiengo herriak Bautista Goñiri, iazko urriaren 21ean 100 urte bete zituenari,  omenaldi bat eskeini nahi izan dio Aste Santuko egun hauetan. Horregatik, Jon Telletxea alkateak eta Alejandro Saldias zinegotziak, herriaren ordezkari bezala oroigarri bat eskaini diote martxoaren 26an, larunbatean.

Otaño-Mindegia apustua

 Malerreka  Doneztebe

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Otaño nagusitu zaio Mindegiari Doneztebeko aizkora apustu ederrean

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Otaño nagusitu zaio Mindegiari Doneztebeko aizkora apustu ederrean

Beizamakoak minutu eta erdiko aldea atera zion Zubietakoari, jendez lepo zegoen Ezkurra pilotalekuan

Aizkora apustu ederra eskaini zuten martxoaren 20an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan Beizamako Eneko Otañok eta Zubietako Mieltxo Mindegiak. Aizkolari bakoitzak 3.000 euro jokoan, hamabina kanaerdiko eta launa 60 ontzako moztu behar zituzten. Otañok 41 minutu eta 35 segundo behar izan zituen lanak bukatzeko, Mindegia gazteak berriz 43 minutu eta 5 segundo, minutu eta erdi gehiago. Ikusi Ibon Errazu Uriaren argazkiak

Sunbillan eskola berriaren premia bertatik bertara ezagutu dute parlamentariek

  Gizartea  Malerreka  Sunbilla

Sunbillan eskola berriaren premia bertatik bertara ezagutu dute parlamentariek

Martxoaren 11n bixita egin zuten gaur egun araudiz kanpoko bi eraikinetan banatua dagoen ikastetxeari 

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza komisiokoak Sunbillako eskola bisitatu zuten martxoaren 11n, instalazioak ikusteko. Amets Inda alkateaK eta Marta Mariezkurrena eskolako zuzendariak ongietorria egin zieten. Sunbillako eskola bi eraikin ezberdinetan zatituta dago. Beheitiko eraikinean Haur Jezkuntzakoak daude, gaur egun, 29 ikasle. Goiko eraikinean berriz, Lehen Hezkuntzakoak, guztira 64, denen artean 8 unitate sortuz. Bi eraikinak araudiaz kanpo daudela erran beharra dago. 

Errekako duatloi taldea bigarren izan da Euskal Herriko txapelketan

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Errekako duatloi taldea bigarren izan da Euskal Herriko txapelketan

Iñigo Arregi eta Santi San Miguel doneztebarrekin batera, Jon Maritxalar sunbildarrak eta Endika Eugi baztandarrak osatu zuten taldea

Martxoaren 6an burutu zen Basauriko XX. Duatloia, aurtengoan, Euskal Herriko txapelketa erabakitzeko baliagarria zena. Kirolariek 6,2 kilometro lasteka, 18,9 kilometro bizikletan eta hondarreko 2,9 kilometroak berriz ere lasterka egin behar izan zituzten. Doneztebeko Errekak ezusteko emaitza bikaina lortu du, bigarren izan baita taldeka, Araba-Tri taldearen ondotik eta Zarautz Triatloi Elkartearen aitzinetik.

Ramon Latasa aizkoran omendu dute bere heriotzaren 25. urteurrenean

  Kirola  Malerreka  Sunbilla

Ramon Latasa aizkoran omendu dute bere heriotzaren 25. urteurrenean

Patxi Astibia leitzarrak oinbikoa moztu zuen 7 minutu eta 47 segundotan eta Donato Larretxea eta Iker Vicenteren arteko lehia berezian, gaztea nagusitu zen

Ramon Latasa aizkolari handia izandakoa oraindik gogoan daukatela erakutsi dute Sunbillan berriz ere eta bere heriotzaren 25. Urteurrena bete denean, jaialdi berezia egin zuten martxoaren 6an udal pilotalekuan. 

Nabarmenak

Zorion agurrak