Malerreka Kantuz Zubietan egin dute larunbatean

  Kultura  Malerreka  Zubieta

Malerreka Kantuz Zubietan egin dute larunbatean

Karrikaz karrika doinu ezberdinak hedatu ondotik taloak dastatu zituzten kantari eta musikariek

Malerreka kantuz urriaren 3an, larunbatean egin zuten Zubietan. Eguerdian plazan gelditu eta herrian itzulia eman ondotik, hamaiketakoa egin zuten Lurdes Elizalderen taloak dastatuz, udalaren kontura.

Ohorezko kide berriak izendatu ditu Nafarroako Onddo eta Zizen Kofradiak Elgorriagan

  Gizartea  Malerreka  Elgorriaga

Ohorezko kide berriak izendatu ditu Nafarroako Onddo eta Zizen Kofradiak Elgorriagan

Urriaren 4an egindako ekitaldian, bertzeak bertze Jose Sacristán aktore madrildarra eta EITBko zuzendaria izendatu dituzte

Jose Sacristán aktore madrildarra, Eduardo Barinaga EITBko zuzendaria, Txumari Alfaro Argedasko naturopata, José Juanico Bou margolari kataluniarra, Zacarías Puente Herboso Kantabriako Gaztaren Kofradiako presidentea eta Francisco Arroyo Lobo diseinatzailea dira Nafarroako Onddo eta Zizen Kofradiako Ohorezko kide berriak. Halaxe izendatu zituzten urriaren 4an Elgorriagan Kofradiak egin zuen hogeita bigarren besta egunean. 

Xanti Utergak eta Joxe Etxeberriak irabazi dute Nafarroako erremonte txapelketa

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Xanti Utergak eta Joxe Etxeberriak irabazi dute Nafarroako erremonte txapelketa

Igande arratsean Zubiriko pilotalekuan jokatutako finalean 40-39 irabazi zieten Urriza eta Patxi Olazar doneztebarrari

Nafarroako Foru Komunitatearen hamargarren erremonte txapelketa 2015eko Magna Saria irabazi dute Xanti Uterga eta Joxe Etxeberria III doneztebarrek. Irailaren 20an Zubiriko pilotalekuan jokatutako finalean 40-39 irabazi zieten Urriza eta Patxi Olazar doneztebarrari.

Koteto Ezkurraren izena eman diote Doneztebeko pilotalekuari

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Koteto Ezkurraren izena eman diote Doneztebeko pilotalekuari

Omenaldia eskaini zitzaion irailaren 18an txapeldun handiari eta gazte mailako GRAVNI txapelketa irabazi duten Eloy Garcia eta Julen Larretxeari

Ongi merezitako omenaldia eskaini zion irailaren 18an Doneztebeko herriak Koteto Ezkurrari, profesionaletako ibilbidean egin dituen 25 urteak eskertu eta goraipatzeko. Hemendik aitzinera, Doneztebeko udal pilotalekua Ezkurra pilotalekua izanen da. 

Urte hondarrerako gas naturala izanen dute Iturengo etxebizitzetan

  Gizartea  Malerreka  Ituren

Urte hondarrerako gas naturala izanen dute Iturengo etxebizitzetan

Gas Navarra enpresak 5 kilometroko sarea hedatuko du eta bi urteren buruan 120 hornidura-puntu ezarri nahi dituela aipatu dute aurkezpenean

Urte hondarrerako gas naturala izateko aukera izanen dute Iturengo etxebizitzetan. Gas Navarra enpresako arduradunek eta Iturengo alkateak egin zuten egitasmoaren aurkezpena irailaren 9an Herriko Etxean, 60 bat iturendarren aitzinean.

Urrizak banakako hirugarren txapela jantzi du erremontean

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Urrizak banakako hirugarren txapela jantzi du erremontean

Irailaren 12an Galarretan jokatutako finalean 30-20 irabazi zion Xanti Uterga doneztebarrari 

Urrizak buruz buruko hirugarren txapela janzi du erremontean eta Ezkurra eta Matxin II.aren ondotik, gehien lortu duena da. Larunbatean Galarretan Xanti Uterga doneztebarraren kontra jokatu zuen finala. Hasieran, 14-12kora arte berdindua joan zen, baina azkenean 30-20 nagusitu zen Iruñekoa.

Ezkurratarrak izan dira abuztuko erremontelari onenak

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Ezkurratarrak izan dira abuztuko erremontelari onenak

Koteto A multzoan eta Josetxo iloba B multzoan

Oriamendi 2010 enpresak egiten duen ranking-aren arabera, Koteto Ezkurra eta Josetxo Ezkurra Doneztebeko osaba-ilobak izan dira abuztuko erremontelari onenak, A eta B multzoan hurrenez hurren.

Errekako Emakume Korrikalarien Taldea irailaren 10ean hasiko da lanean

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Errekako Emakume Korrikalarien Taldea irailaren 10ean hasiko da lanean

Ortzegunero eginen dituzte entrenamenduak 20:00etatik 21:00etara

Hirugarren denboraldiari hasiera emateko prest da Errekako Emakume Taldea. Ortzegunean 20:00etan eginen dute  aurkezpen ofiziala Errekaren egoitzan eta ondoren  laisterka bueltaxka bat emanen dute.  Irailetik ekainera, ortzegunero elkartuko dira korrikarako, 20:00etatik 21:00etara.

Uterga sakez sake finalera

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Uterga sakez sake finalera

Uterga izango da Urrizaren aurkaria Kutxabank Torneoko finalean, finalerdietako ligaxkako azkeneko partidan Barrenetxea IVari 30-16 irabazi ondoren.

Doneztebeko III.Laxoa txapelketan herriko 8 taldek hartu zuten parte

 Malerreka  Doneztebe

Doneztebeko III.Laxoa txapelketan herriko 8 taldek hartu zuten parte

Abuztuaren 29an, larunbatean, goiz eta arratsaldez jokatu ziren partidak Bear Zana plazan. Eta finalean, Josu Juanena, Ramuntxo Etxebeste, Damian Iribarren eta Iban Santestebanek osatutako taldeak, 5 jokoko aldea atera zion Asier Mutuberria, Joxe M. Mitxeltorena, Eloy Garzia eta Pio Garziak osatutako taldeari (7 eta 2 irabazita).

 

Larretxea eta Arria V nagusitu dira 14. Ramon Latasa Memorialean

  Kirola  Malerreka  Sunbilla

Larretxea eta Arria V nagusitu dira 14. Ramon Latasa Memorialean

Iker Vicente eta Mieltxo Mindegiaren arteko desafioan Otsagabiako nagusitu zen eta Xanta Souzak hamar plaza egin zituen berrogeina kiloko txingekin

Ramon Latasa zenaren omenez hamalaugarren aldiz aizkora lehiaketa egin zuten abuztuaren 9an Sunbillan. Garaiko hamar aizkolari onentsuenak, bortz bikotetan banatu zituzten eta Donato Larretxea eta Xabier Orbegozo Arria V suertatu ziren garaile, jendez gainezka ageri zen pilotalekuan.

Giro ederrean joan dira Beintza-Labaiengo bestak

  Gizartea  Malerreka  Beintza-Labaien

Giro ederrean joan dira Beintza-Labaiengo bestak

Hondar eguneko herri bazkariaren ondotik, kantu zaharrak abestu dituzte Angel Mariezkurrena gidari dutela

Lau eguneko bestak izan dituzte Beintza-Labaienen, baina laburrak izanagatik giro ederrean egin dituzte ekitaldi guztiak. Beti bezala, ekitaldiak txandaka egin dira, egun batean Labaienen eta hurrengoan Beintzan. Ikusi Arantxa Iturralderen argazkiak

Ituren eta Zubietako neska-mutikoek ur zikina nola arazten den ikasi dute tailer batean

  Gizartea  Malerreka  Ituren

Ituren eta Zubietako neska-mutikoek ur zikina nola arazten den ikasi dute tailer batean

Ludotekako ekitaldien baitan eskaini du NILSA erakundeak

Ituren eta Zubietako ludoteketako ekitaldien baitan, zortzi urtez beheitiko hogei bat neska-mutikok ur zikinak nola garbitzen diren ikasi zuten uztailaren 28an egindako tailer batean, NILSA erakundeak urte osoan eginen duen hezkuntza kanpainaren barrenean. 

Oiz eta Donamariko ehiza postuak enkantean atera dituzte

 Malerreka

Oiz eta Donamariko Udalek uso ehiza postuak enkantean atera dituzte.

Oizen, Ezpeldegiko lau postuek 4.000 eurokoa dute hasierako prezioa eta eskaintzak aurkezteko epea abuztuaren 14an, 14:00etan akituko da.

Donamarian, bortz postu atera dituzte enkantera eta hasierako prezioa, 400 eta 4.000 euro artekoa da. Eskaintzak aurkezteko epea abuztuaren 12ko 14:00etan akituko da.

Uterga eta Etxeberria III azpitxapeldun Sanferminetako erremonte txapelketan

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Uterga eta Etxeberria III azpitxapeldun Sanferminetako erremonte txapelketan

Final ikusgarrian 40-39 galdu zuten Urriza eta Barrenetxea IV.aren kontra

Urriza eta Barrenetxea IV izan dira Iruñeko Sanferminetako erremonte txapelketako irabazleak, uztailaren 11ko final gogor eta ikusgarrian 40-39 irabazi baitzieten Xanti Uterga eta Joxe Etxeberria doneztebarrei.

Sunbillako bestak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du estreinakoz Udalak

 Malerreka  Sunbilla

Lanak aurkezteko epea uztailaren 17ra arte zabalik

Adinaren arabera, bi talde ezberdinetan banatuko dituzte parte-hartzaileak: 14 urtez beheitikoak eta 14 urtez goitikoak. Lan orijinalak izan beharko dute eta gaia irekia da. Hori bai, Sunbi­llako Tiburtzio Deunaren Bestak 2015/Fiestas de San Tiburcio 2015 jarri beharko dute nahitaez. Uztailaren 17ko 15:00ak baino lehen aurkeztu behar dira He­rriko Etxean edo info@ sunbilla.com helbide elektronikoan. Irabazleen lanak erabiliko dira bat kartel handirako eta bertzea programarako eta produktu-xorta izanen dute saritzat.

Mus tximista txapelketa jokatuko dute Sunbillako Ariztigain kanpinean uztailaren 4an

  Gizartea  Malerreka  Sunbilla

Txapeldunek 320 euroko saria izanen dute

Mus tximista txapelketa antolatu dute Sunbillako Ariztigain kanpinean uztailaren 4an, 16:30etik aitzinera. Izen ematea uztailaren 3ra bitarte egiten ahal da telefonoz edo egunean berean 16:15etik aitzinera kanpinean, pertsona bakoitzeko 10 euro ordainduta. 

Xanti Utergak Gipuzkoako Foru Aldundiaren erremonte kopa irabazi du

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Xanti Utergak Gipuzkoako Foru Aldundiaren erremonte kopa irabazi du

Agirrezabalarekin bikote eginez 36-40 irabazi zieten Zeberio II eta Ion-i

Doneztebeko alkate lana hartu berritan eta San Pedro bestetako txupinazoa bota ondotik ere, erremontea atzendu ez duela erakutsi du Xanti Utergak eta Agirrezabalarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015eko saria – VI Erremonte kopa irabazi du, igandean Bergarako pilotalekuan jokatutako finalean Zeberio II eta Ioni 36-40 irabazita.

Doneztebek espazio libre publikoko 29.000 metro koadro izanen ditu

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Udalaren Hirigintza Planak egungo industria-lurzoruak neurrizko handitzea izatea ere aurreikusten du

Doneztebeko Udalaren Hirigintza Planak espazio libre publiko handiko 29.000 metro koadro jasotzen ditu (parkeak, lorategiak eta berdeguneak), egungo industria-lurzoruak neurrizko handitzea izateaz gain haren ertzetatik eta zirrikitu-espazioetatik. Udaleko landa-lurzoruaren balioen aitorpenari eusteko ere proposatzen da.

Tortillak pixtu du aurtengo Sanjoan sua Saldiasen

  Gizartea  Malerreka  Saldias

Tortillak pixtu du aurtengo Sanjoan sua Saldiasen

Festetako programan berritasun franko izandu dira

San Joan eguneko tortilla lehiaketa zen aurtengo programako nobedadea Saldiasko festetan, eta inondik inora ere funtzionatu du. Hemezortzi tortilla presentatu dituzte, eta hiru goxoenak Taberrengo Edurnerenak, Otxantrengo Maiterenak eta Txaparrerenak izandu dira. Plazan jendalde polita bildu zen, eta afari etsia txistor mutur batzuekin hartu zuten. Ikusi argazkiak

Nabarmenak

Zorion agurrak