Goizean, meza eta aperitiboa izanen dituzte San Anton baselizan eta arratsaldean txokolatea eta dantzaldia Modestorekin.
Gauean, Doneztebeko Santamariatik ekarriko den sagardotegiko menu berezia izanen dute afaltzeko estalpean: txorizoa sagardotan, bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta, gazta eta menbrilloa, sagardoa, ardoa, kafea eta kopa. Afarirako txartelak 45 eurotan salgai daude Santxon edo 628 88 11 64 telefonoan. Txartelak hartzeko azkeneko eguna urtarrilaren 14a izanen da.
Afariaren ondotik saskia zozketatuko dute eta dantzaldia izanen dute Modestorekin.