Ortzegunetik larunbatera inauteri giroa nagusituko da Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 19a, 06:30
Baserriz baserri ibiliko dira ortziralean gazteak.

Otsailaren 20an piztuko da arratsetik aitzinera inauteri giroa Donezteben. Triki-poteoarekin hasiko dituzte inauteriak eta larunbatera bitarte, haur, gazte eta helduek ongi pasatzeko aukera izanen dute. Eskolakoen kalejira koloretsua ez da faltako eta gazteek ere urteroko bisita eginen dute baserrietara. Larunbatean besta borobiltzeko karrozen desfilea eginen dute.

Otsailak 20, ortzeguna
20:00etan triki-poteoa herrian barna, Titi ostatutik abiatuta.  21:30ean afaria Herriko Ostatuan. Afalondoan dantzaldia. 

Otsailak 21, ortziralea
09:00etan Titi ostatuan elkartuko dira baserriz baserri ibiltzera joateko. Goizean eskolako gaztetxoak herrian barna ibiliko dira eta Bear Zana pilotalekuan bukatuko dute ibilbidea.  13:00etan haur eta gaztetxoen bazkari autogestionatua eskolako patioan edo frontoian. 15:00etan gazteek bazkaria eginen dute Herriko Ostatuan. Arratsaldean txokolate jatea. Ondotik dantzaldia izanen dute.

Otsailak 22, larunbata
16:30 karrozen desfilea eginen dute. Aparandik abiatuta, herrian barna ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun