Pediatria zerbitzuaren aldeko sinadura bilketa egiten ari dira Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 20a, 12:30
Joan den azarotik pediatrarik gabe daude Malerrekan eta Bertizaranan.

Malerreka eta Bertizaranako gurasoek sinadura bilketa abiatua dute joan den azarotik pediatrarik gabe daudelako eta «egoeraren larritasuna» ikusita kezkatuta daudelako. Herriz herri sinadurak biltzeko arduradunak izendatuak dituzte eta Doneztebeko kasuan, Idoia Erasun, Joana Oteiza eta Jaione Andueza arduratuko dira sinadurak biltzeaz. Baina horrez gain, hainbat tokitan izanen da sinatzeko aukera: udaletxean (sarrerako eskuineko mahaian), kiroldegian, liburutegian eta Osasun Etxeko harreran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun