Lehenbizikoan, Zegamako Matxin eta Elizegik 22-10 irabazi zieten Gaztelekuko Albediri eta Añorgako Olideni. Bigarrenean, Zazpiturriko Adonis eta Arangurenek 22-17 irabazi zieten Zugarraldeko Mugirori eta Uharteko Minari.
Zazpi finalak otsailare 23an Donezteben (09:00)
Gauzak honela, dagoeneko erabakiak gelditu dira otsailaren 23an, larunbat goizeko 09:00etatik aitzinera Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dituzte zazpi finalen protagonista zein izanen diren.
Benjaminak:
Munduate eta Landa (Lapke)- Antimasberes (Barañain) eta Mendizabal (Kurene).
Alebinak:
Lanzeta eta Segurola (Atzapar) - Raul eta Ibai (Haro).
Infantilak:
Sanchez eta Larrainzar (Oberena) - Otaegi eta Otaegi (Txapagain).
Kadeteak:
Loza eta Petite II.a (Barberito I) - Egiguren eta Elosegi (Ilunpe).
Jubenilak:
Alberdi (Ilunpe) eta Etxeberria (Tolosa) - Fernandez I.a (Fuenmayor) eta Etxeberria (Lapke).
Bigarren mailako seniorrak:
Matxin eta Elizegi (Zegama)– Adonis eta Aranguren (Zazpiturri).
Elite mailakoak:
Iker Salaberria (Erreka) eta Uriondo (Lea Ibarra) – Labaka (Tolosa) eta Gorriti (Erreka).
Finalen ondotik, sari banaketa eginen dute pilotalekuan bertan eta bi urdaiazpikoren zozketa ere eginen dute. Pilotari, antolatzaile eta pilotazaleek Santamaria jatetxean bazkalduko dute gero.