erran.eus

Erreka garbiketa antolatu du Doneztebeko udalak maiatzaren 20an

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Life Irekibai finantza-tresnaren laguntzarekin 

Erreketako Ingurumen Boluntariotza programaren barrenean erre­ka garbiketa antolatu du Doneztebeko Udalak. Hitzordua maiatzaren 20an (larunbata), Merkatuko Plazan, goizeko 9etan izanen da eta ordu horretatik 12etara eginen dituzte garbiketa lanak. 

Erreka garbiketa antolatu du Doneztebeko udalak maiatzaren 20an
Erreka garbitzeko hitzordua izanen dute larunbat goizean Donezteben. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Ekimen honek Life Irekibai finantza-tresnaren laguntza jaso du. Herriko guraso elkarte, kirol elkarte eta norbanakoei gonbidapena luzatu die. Animatzen denak udalera (948 450017) deitu behar du edo alkatetza@doneztebe.eus helbidera idatzi. Antolatzaileek eskularruak, poltsak eta matxardak ekarriko dituzte. Izena ematen dutenak aseguratuak egonen dira, bukatzean, boluntarioen­tzat hamaiketakoa eginen da. Antolakuntzatik aholku bat luzatu dute: arropa egokia, botak eta, zer gerta ere, euritarako xira eramateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa