Uxuri Etxegia Etxebeste sunbildarra saritu dute Arte Eszenikoen, Musika eta Dantzaren II. Olinpiadan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 28a, 14:32
Uxuri Etxegia Etxebeste sunbildarra, ezkerretik hasita bigarrena, gainerako saridunekin.

Hirugarren saria lortu du Iruñeko Plaza de la Cruz institutuko ikasleak

Iruñean Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Batxilergoa eskaintzen duten bi ikastetxeko ikasleei zuzenduta, bigarren aldiz arlo hauetako Olinpiada antolatu du Izpiritu Sortzailea Arte Elkartekak, Baluarteren babesarekin. Alaitz eta Plaza de la Cruz ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute eta horien artean, Sunbillako Uxuri Etxegia Etxebestek hirugarren saria eskuratu du (50 euro, 2017ko denboraldian Baluarten eskaintzen den programazio saioetara joateko). 

 

Plaza de la Cruz ikastetxean ikasten ari da Uxuri eta hiru proposamenen artean (eszenatokiko gaitasun, musika gaitasun eta dantza gaitasun probak), bortz minutuko bi proba egin behar izan ditu.

Epaimahaia, Hezkuntza Departamentuko Mary Mar Barberiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arantza Almoguera irakasleak, Nafarrako Dantza Eskolako Ainara Aramendiak, Butaca 78 Antzerki Eskolako Laura Laiglesiak eta Izpiritu Sortzailea Elkarte Artistikoko Inmaculada Jiménezek osatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun