Josetxo Ezkurraren omenezko XXVII. pilota txapelketan izen emateko epea ireki du Errekak

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 24a, 07:34

Lau eta erdiaren barrenean jokatuko den buruz buruko txapelketa martxoaren 12an abiatuko da eta otsailaren 12ra arte apuntatzen ahal da

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita zazpigarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu du. Eskuz banaka eta lau eta erdiaren barrenean jokatuko den txapelketan, benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako pilotariek eman dezakete izena otsailaren 12ra bitarte. 

Horretarako, salaae@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da eta izen emateko orrian, telefono zenbaki bat eta posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko dira.

Txapelketa martxoaren 12an hasiko da eta maiatzean edo ekainean jokatuko dituzte finalak. Maila guztietan txapelketa irekia izanen da eta kanporaketa moduan jokatuko da. Igande goizez jokatuko dira partidak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun