Sagardia-Goñi familiako lau umeren gorpuak topatu dituzte Legarreko leizean

Xorroxin irratia 2016ko ira. 10a, 09:49
2 umeren gorpuak topatu zituzten atzo Legarreako leizean

"Sagardia-Goñi" Familiaren desagerpenaren harira, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileek egindako ikerketari esker topatu dituzte gorpuak Gaztelun.

 

Ezagun egin dute azken urteotan memoria historikoaren arloko hainbat ikerketak Sagardia-Goñi sendia. Izan ere, 1936an desagertu ziren familia horretako zazpi kide: Juana Josefa Goñi, 7 hilabetez haurdun zegoen emakumea, eta haren sei seme-alaba. Gazteluko Legarreko leizera batera bota zituztela adierazi izan dute ikertzaileek. Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak ituna sinatu zuten martxoan, hainbat gorpu berreskuratzeko.

Erran bezala, irailaren 9an, hantxe bila hasita bi umeren aztarnak aurkitu zituzten Aranzadiko ikertzaileek. Asteburuan bertze bi topatu dituzte. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, laister berriro leize horretara joateko asmoa dute, aztarna gehiago aurkituko dituztela uste baitute

Joan den abuztuaren 27an, aurten gertaera hartatik 80 urte betetzen direla eta Legarreko leizearen ondoan omenaldia eskeini zitzaion Sagardia-Goñi familiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun