Tantirumairu euskal folklore taldeak emanaldi bikaina eskaini du Lesakan

Ttipi-Ttapa api 23, 19:00 Bortziriak   Lesaka

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeko helduek dantza emanaldi ikusgarria eskaini zuten apirilaren 20an. Larunbat arratsaldean, lehenik Plaza Zaharrean erromeria giroko saio polita egin zuten berrogei bat dantzarik, hiru taldetan banatuak eta gero dantza-poteoa egin zuten, dantzariak eta herritarrak ostatuz ostatu dantzatuz elkarrekin, txistularien laguntzarekin. Eguraldiaren laguntzarekin, ederra izan zen saioa. Argazkiak: Amaia Leiza

Kirol errezeta martxan paratu dute Lesakako Udalak eta osasun zentroak

Ttipi-Ttapa api 23, 17:00 Bortziriak   Lesaka

Lesakako Udalak eta Lesakako Oinarrizko Osasun Guneak hitzarmena sinatu dute maiatzaren 2tik aitzinera Lesakako udal kirol instalazioan Kirol Errezeta jarduera fisikoa eta osasuna agintzeko programa Lesakan martxan jartzeko.

Silbia Etxarte Abuin

8 urte - Apirilak 20

Maren Maia Larralde

3 urte - Apirilak 11

Unax Maia Larralde

6 urte - Martxoak 31