Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunean mobilizaziora deitu dute Nafarroako hainbat elkartek

Ttipi-Ttapa api 17, 13:30 Mendialdea

Datorren larunbatean, apirilaren 27an, elikadura subiranotasunaren alde eta nekazaritza eredu industrialaren kontra Iruñean eginen den mobilizazio sozialerako deia egin dute dozena bat elkartek, ehundik gora gizarte erakunderen babesarekin

Leitzako Udaberri Festako bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte

Ttipi-Ttapa api 17, 13:00 Leitzaldea   Leitza

Urtaro aldaketa festarako aitzakia izanen da beste urte batez herrian. Festa batzordeak egun osoko festa antolatu du apirileko azken larunbaterako. Tartean, bazkaria izanen dute eta txartelak Leitzarra eta Peritza tabernetan jarri dituzte salgai. Apirilaren 24ra arte egonen dira eskuragarri. Helduek 28 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 16 euro.