Garagardo Festa ospatuko dute larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa api 16, 09:00 Leitzaldea   Goizueta

Mahaiaren bueltan bilduta, jan-edanean, herriko haurtzaindegiari laguntzeko aukera izanen da apirileko azken larunbatean. 2019an herriko garagardo zale batzuk hasitako bideari segida emanez, apirilaren 27an ospatuko da garagardo festaren edizio berri bat. Laugarrena izanen da aurtengoa. Umore Ona elkartean 21:30ean hasiko da festa.

Leitzako Mendibil Mendi Taldeak Mendi Zikloa antolatu du apirilaren 18tik 21era

Ttipi-Ttapa api 16, 08:17 Leitzaldea   Leitza

Herrian mendi zaletasun handia dagoela ikusita, proposamena egin du Mendibil Mendi Taldeak: «apirilaren 18tik 21era, bi mendi irteera eta hiru proiekzio izanen dira». Lehenbiziko aldia dute, baina espero dute azkena ez izatea: «ongi ateratzen bada, gure asmoa urtero ziklo bat antolatzea da».