api 18, 15:00 Leitzaldea Areso
Gastuen eta sarreren arteko dantzan ibili ondotik, udalak itxi ditu 2024ko aurrekontuak. Aurreko urteetan baino zertxobait beranduago onartu dituzte aurtengoan, udalaren egoera berezia tarteko. Asmoa, kudeaketa batzordea martxan izan eta aurrekontuak beraiek onartzea zen, baina Nafarroako Gobernuaren erantzuna nahi baino gehiago luzatzen ari dela ikusita, azkenean, jarduneko udal taldeak bere gain hartu behar izan du ardura: «herriak martxan segitzen duelako».
api 18, 14:30 Leitzaldea Leitza
Lau urteko etenaldiaren ondoren, gogotsu hartu dute korrikalariek Leitzako Herri Krosaren itzulera. Apirilaren 13an jokatu zuten proba herrikoia eta aurreikuspen guztiak hautsi dituzte parte hartzaile kopuruek. Benjaminetan azkeneko urteetan baino korrikalari gehiago izan dira, 67 gaztetxok parte hartu dute proban eta 143k helduetan. Taldeka parte hartu eta axuria irabazteko erronka ere luzatu zuten antolatzaileek eta izena eman zuten sei taldeek lortu zuten erronka gainditzea. Antolatzaileek «balorazio oso ona» egin dute.