mar 29, 13:00 Leitzaldea Leitza
Korrikak utzitako ondoren goxoarekin segitzen dute oraindik askok eta Hamaika telebistak osatu duen bideo hau ikusiz, martxoaren 19an Leitzan bizi izan zena gogoratzeko aukera izanen dute berriz. 1284. kilometroan hartu zuten leitzarrek lekukoa eta eskuz esku pasaz, 1293. kilometrora arteko tartea osatu zuten.
mar 27, 14:30 Leitzaldea Leitza
Martxoaren 28tik 30era bitartean jokatuko dituzte partiduak Leitzako Anikote kiroldegian eta sarrera librea izanen da. Aurrera Kirol Elkarteak eta Leitzako gazte talde batek antolatu dute estreinakoz txapelketa eta Leitza, Lekunberri, Berastegi eta Iruñeko bederatzi taldek eman dute izena.