Leitzako Osasun Zentroa
«Iruñetik egiten duten gestioa agian ez da egokiena»

Ttipi-Ttapa api 20, 07:00 Leitzaldea

Pediatra falta dute Leitzako Osasun Zentroan hutsune nagusia, eta gobernuak konponbiderik ematen ez diela ikusita, zerbitzua berrezartzea eskatuz mobilizazioak hasi dituzte gurasoek. Hala segitzeko asmoa dute. Josune Uranga Leitzako Osasun Zentroko erizainen buruak ere «pediatra izateko borrokan» ari direla gaineratu du.

Miren Agur Meabe idazlearen bisita izan dute Aresoko eskolan

Ttipi-Ttapa api 19, 17:30 Leitzaldea   Areso

Aresoko Nazabal Eskolako ikasleek Miren Agur Meabe idazlearen bisita izan zuten apirilaren 18an. Heldu den astean ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian egin zioten idazleari bertaratzeko gonbidapena. Euskal literaturan ibilbide oparoa du Meabek eta Aresoko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleekin azken urteetan argitaratu duen Katta liburu bildumari buruz aritu zen solasean.  Ikasleek adi adi entzun zituzten kontatutakoak. Argazkiak: Nazabal Eskola