Guraso izan berri direnentzako gida argitaratu dute Leitzaldean

  Gizartea  Leitzaldea

Osasun Etxeak eta Gizarte Zerbitzuko Mankomunitateak

Ama-aita izan berri direnentzako Jaio naiz. Zaindu nazazuze, zaindu zuen burua familiarentzako gida argitaratu zen irailean. Leitza, Areso, Goizueta eta Arano osatzen duten Osasun Etxearen eta Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatearen 0-3 Batzordeko ideia izan zen. Gida, jaio berrien familiei argibideak emateko interesgarria izango zela pentsatu zen. Bertan, jaio berriaren eta familia osoaren behar fisiko, afektibo eta sozialak nola tratatu jasotzen direlako.

Lekunberriko Antzinako Azoka abuztuaren 3an ospatuko da

  Gizartea  Leitzaldea

Lekunberriko Antzinako Azoka abuztuaren 3an ospatuko da

60 eskulangile espero dituzte eta ezkila-jotzea izanen da berrikuntza nagusia

Antzinako Azokak Lekunberrira iritsiko dira igandean, abuztuak 3, oraingo honetan, bere hasieretako hogei urteak ospatzeko. Lekunberriko udalak, Plazaola Partzuergo Turistikoarekin batera, edizio berria antolatu du eta antzeztutako ezkila-jotzea izanen da berrikuntza nagusia.

Mendialdea Mankomunitateak web orrialde berria estreinatu du

  Gizartea  Leitzaldea

Interneteko atari berrian hondakinen kudeaketari buruzko xehetasun guztiak kontsultatu daitezke

Mendialdea Mankomunitateak herritarrentzat eskuragarri egongo den web gune berria jarri du martxan. Atari berriak euskara eta gaztelaniazko bertsioa izango ditu ikusgai. Eskualdeko herri guztietako (Arano, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri) hondakinen kudeaketari buruzko informazioa jarri dute eskuragarri. Besteak beste, konposta gunea, birziklatzeko gunea, bilketa sistema ezberdinak eta herritarrei sortzen zaizkien ohiko zalantzak argitzen dituen txokoa aurki genitzake www.mendialdea.net  web orrialdean.

Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko sinadurak biltzen hasi dira Leitzaldean eta Urumealdean

  Gizartea  Leitzaldea

Apirilaren 11 bitarte eginen da kanpaina

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, UEMArekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin batera, mediku nahiz pediatra euskalduna eskatzeko ekimena antolatu du. Leitzaldean eta Urumealdean, zehazki, pediatra euskalduna izateko eskaera landuko da bereziki, eta horretarako gurasoen eskaera sinatuak bildu eta bideratuko dira. Aste honetan hasiko dira sinadura bilketa eta apirilaren 11n bukatuko da. Ikusi bideoa

Emakumeen Eguneko egitarau zabala prestatu dute Leitza eta Areson ere

  Gizartea  Leitzaldea

Emakumeen Eguneko egitarau zabala prestatu dute Leitza eta Areson ere

Larunbat eguerdian Iruñean eginen den manifestaldira joateko deia egin dute

Martxoaren 8an, emakume langileen eguna aldarrikatzen denez, Leitzako eragileek egitaraua prestatu dute, eta parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. Lehenik Iruñeko Gaztelu Plazatik larunbat eguerdiko 12:00etan abiatuko den manifestaldira joateko deia egin dute.

Langabetuentzat topaketa eta tailerrak antolatu ditu Cedernak Leitzan

  Gizartea  Leitzaldea

Egoerari buelta emateko ideiak landu eta garatuko dituzte

Leitzaldean langabeziak sortzen duen kezka eta desanimoa gainditzeko asmotan, elkarlana sustatu, inguruak eskaintzen dituen aukerak aztertu, lan proiektu berrien proposamenak ikusi eta zonaldeko formakuntza indartu nahi ditu Cederna-Garalur elkarteak. Lehen topaketak otsailaren 19an eta 26an izanen dira.

Irakurle taldea sortu nahi dute Leitzan

  Politika  Leitzaldea

Interesatuek urriaren 18ra arteko epea dute izena emateko

Leitzaldeko irakurzaleei, literaturaz taldean solastu eta gozatzeko aukera ematea da ekimenaren helburua.  Deialdi irekia egin dute eta interesatuek urriaren 18ra bitarteko epea izanen dute izena emateko, Leitzako liburutegira edo Euskara Zerbitzura deitu edo idatzita. Gero, urriko azkeneko astean interesa duten guztiekin bilera bat antolatzeko asmoa dute antolatzaileek taldearen inguruko alderdi guztiak zehazteko.

 

Bai Euskarari Ziurtagiriak Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko ziurtagiridunak saritu ditu

  Gizartea  Leitzaldea

Bai Euskarari Ziurtagiriak Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko ziurtagiridunak saritu ditu

Urumea arnastu, ­lau herri bat eginda turismoari hatsa emateko asmoz

  Gizartea  Leitzaldea

Urumea arnastu, ­lau herri bat eginda turismoari hatsa emateko asmoz

Hernani, Ereñotzu, Arano eta Goizuetak eskaintza turistiko bateratua jarri dute bisitarien eskura

Bai Euskarari Ziurtagiriak Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko ziurtagiridunak saritu ditu

  Gizartea  Leitzaldea

Bai Euskarari Ziurtagiriak Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko ziurtagiridunak saritu ditu

Lau herrietako ostalari, merkatari, elkarte nahiz enpresen ahalegina eredugarria dela adierazi du Bai Euskarari Ziurtagirien Elkarteak

Kolektibo batek jaso duen lehenengo saria izan da eta lau herrietako ostalari, merkatari, elkarte nahiz enpresen ahalegina eredugarria dela adierazi du Bai Euskarari Ziurtagirien Elkarteak.

Emakumeak busti egiten dira proiektua martxan jarriko da Leitzaldean

  Gizartea  Leitzaldea

Ekainaren 5ean eginen da lehenbiziko saioa Leitzako udaletxean

CRANA Fundazioak Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin lankidetzan, “Emakumeak busti egiten dira” proiektua jarri nahi du martxan eskualdean.

Nafarroako egoerari buelta emateko soluzioak bilatzeko bilerak deitu ditu Leitzaldeko EH Bilduk

  Gizartea  Leitzaldea

Ekainaren 4an Goizuetan eta 6an Leitzan eginen dira

Mendialdeko EH Bilduk zenbait bilera antolatu ditu, “esparru ezberdinetatik Nafarroak bizi duen egoera lazgarriari aterabidea eman nahirik”. Ekainaren 3an Larraungo udaletxean Larraun-Lekunberriko eragileekin egindakoaren ondotik, ekainaren 4an, asteartean, Goizuetako udaletxean, Goizuetako eta Aranoko eragileekin eta hilaren 6an, ostegunean, Leitzako udaletxean, Leizako eta Aresoko eragileekin eginen dituzte, arratsaldeko 20:00etan.

Birziklapenari buruzko erakusketa ikusgai dago Leitzan egunotan

  Gizartea  Leitzaldea

Birziklapenari buruzko erakusketa ikusgai dago Leitzan egunotan

Hilaren 15a bitarte zabalik izanen da

Birziklapenari buruzko erakusketa zabalduko du Mendialdeko Mankomunitateak Leitzan otsailaren 8tik 15era

  Gizartea  Leitzaldea

Birziklapenari buruzko erakusketa zabalduko du Mendialdeko Mankomunitateak Leitzan otsailaren 8tik 15era

Erleta eskolako umeek hondakinekin monstruo bat sortuko dute artista plastiko batek lagundurik

Zure hondakinek bizitza luzea dute. Birzikla itzazu. Izenburu horrekin, Mendialdea Mankomunitateak erakusketa jarri du otsailaren 8tik 15era Leitzan. Kanpaina honen helburua herritarrak hondakinen prebentzioa eta birziklatzeko egoki bereiztearen garrantziari buruz sentsibilizatzea da.

5 hilabeterako euskara teknikaria

  Gizartea  Leitzaldea

Euskalduntzen edo alfabetatzen ari direnei dirulaguntza emanen die Mankomunitateak

  Gizartea  Leitzaldea

Eskaerak urriaren 5erako aurkeztu behar dira

Amaia ZALBA | Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako berdintasun teknikaria

  Gizartea  Leitzaldea

Amaia ZALBA |  Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako berdintasun teknikaria

«Sentsibilizazioa beharrezkoa da, hortik sortzen baita ekintzarako gogoa»

Euskalduntzen edo alfabetatzen ari direnei dirulaguntza emanen die Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak

  Gizartea  Leitzaldea

Eskaerak urriaren 5erako aurkeztu behar dira

Euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren herritarrei diru laguntzak emanen dizkie Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak. 2011ko irailaren 1etik 2012ko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikuletarako emanen du laguntza, estentsiboak, trinkoak, barne­tegiak, informatika bidezkoak izan eta oro har Balorazio Batzordeak onesten dituenak.

Lekunberri Erdi Arora itzuliko da abuztuaren 5eko Antzinako Azokarekin

  Gizartea  Leitzaldea

Lekunberri Erdi Arora itzuliko da abuztuaren 5eko Antzinako Azokarekin

Egun osoan antzerkia, musika, tailerrak, 100 artisau baino gehiagoren erakustaldiak, jokoak eta askoz gehiago izanen da

Abuztuko lehenengo igandean, Lekunberriko herriak bere ohiko erritmoa alde batera utziko du Erdi Arora itzultzeko, urtero geroz eta jendetsuagoa izaten den feria batekin. Azoka, Lekunberriko udaletxeak bultzatzen du eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren laguntzaz.

Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoan ekitaldia egin zen uztailaren 10ean Iberoko Torrean

  Gizartea  Leitzaldea

Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoan ekitaldia egin zen uztailaren 10ean Iberoko Torrean

Egun horretan 500 urte bete ziren Goizuetatik Gaztelaren aldekoak sartu zirela Nafarroako estatuaren konkistari hasiera emanez

Aurten 500 urte beteko dira Fernando Katolikoa Aragoi eta Gaztelako erregeak Nafarroa konkistatu zuenetik. Eta han eta hemen, Nafarroako estatuaren aldeko ekimenak egiten ari dira. Uztailaren 10ean Leitzako Iberoko Torrean egin zen, egun horretan bete zirelakoz 500 urte Gaztelaren aldeko soldaduak Goizuetatik barna sartu zirela, konkistari hasiera emanez. Horren harira, zutarria paratu zen eta inguruko herrietako hautetsiak bildu ziren. Aurreskua ere dantzatu zen. Ondotik bazkaria egin zuten.

Nabarmenak

Zorion agurrak