Bertso afaria antolatu du Goizuetako Gazte Asanbladak ostiralerako

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Iker Zubeldia eta Fredi Paya ariko dira Umore Ona elkartean

Bertso afaria antolatu du Goizuetako Gazte Asanbladak martxoaren 6rako. Iker Zubeldiak eta Fredi Payak kantatuko dute. Txartelak Amaiarenean daude salgai 15 eurotan eta afaria ostiralean 22:00etan izanen da Umore Onan.

Emakumeen egunaren harira ekitaldi ugari datozen egunetan Leitzaldean

  Gizartea  Leitzaldea

Berdintasun batzordeak eta Leitzako Emakumeen Asanbladak antolatuta

Emakumeen eguna ospatzeko ekitaldi ugari izanen dira datozen egunetan Leitzan. Gizarte Zerbitzuetako berdintasun batzordeak antolatu du egitarauaren zati bat. Martxoaren 8an Iruñean deitutako manifestazioarekin bat egin dute, Leitzako Emakumeen Asanbladak bezalaxe, eta herritarrei 12:00etan bertara joateko deia egin diete.

Leitza eta Areso lotzen dituen NA170 errepidean arazoak daude luiziengatik

  Gertaerak  Leitzaldea  Leitza

Leitza eta Areso lotzen dituen NA170 errepidean arazoak daude luiziengatik

Errailetako bat ireki dute eta txandakako pasabidea ematen ari dira

Leitza eta Areso lotzen dituen NA170 errepidean gorabeherak izan dira goizean goizetik. Azken egunetako euriteek gauerditik aurrera luiziak eragin dituzte, azkena goizaldeko 5:30ak aldera izan da eta errepidea itxi dute. Duela gutxi zabaldu dute errailetako bat eta txandakako pasabidea ematen ari dira.

Irakurle taldea martxan jarri nahi du Aresoko Euskara Taldeak

  Kultura  Leitzaldea  Areso

Izen-ematea zabalik dago martxoaren 14ra arte

Aresoko Euskara taldeak dinamika berri bat jarri nahi du martxan herrian, irakurle talde bat osatzea hain zuzen. Irakur­tzea gustuko duzu? Eta irakurritako horretaz lagunarekin edo ondokoarekin hitz egitea? Hala baldin bada izanen duzu aurrerantzean horretarako aukera, urrutira joan gabe, Areson bertan. Interesa dutenek, Euskara taldeak Sastinean jarri duen ­orrian eman dezake izena martxoaren 14ra bitarte.

Korrikaren alde hiru kilometro erosi dituzte

  Gizartea  Leitzaldea  Areso

Izar Alguero zinema munduan bidea egiten

  Gizartea  Leitzaldea  Areso

Izar Alguero zinema munduan bidea egiten

Irakurle taldea martxan jarri nahi du Euskara Taldeak

  Kultura  Leitzaldea  Areso

Izen-ematea martxoaren 14ra arte

Santa Ageda bezpera ospatu zen

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Santa Ageda bezpera ospatu zen

Elurteekin gozatzen

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Elurteekin gozatzen

Herritarren eskariei erantzunez neurriak hartzen ari da udala

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Herritarren eskariei erantzunez neurriak hartzen ari da udala

Begizta magnetikoak jarri dituzte zine eta eskolan

Maskulinitate berriari buruzko solasaldi interesgarria

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Maskulinitate berriari buruzko solasaldi interesgarria

Larunbateko kontuen egunak bukaera emanen die aurten ere inauteriei

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Los Webotes taldea izanen da Gaztetxean festa eguna borobiltzeko

Larunbateko kontuen egunak bukaera emanen die aurten ere Goizuetako inauteriei

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Larunbateko kontuen egunak bukaera emanen die aurten ere Goizuetako inauteriei

Los Webotes taldea izanen da Gaztetxean festa eguna borobiltzeko

Goizuetan ere, inauterietako ospakizunik gehienak pasatuak dira: igandeko gaztetxoen zahagi dantza, asteleheneko mozorroen baserriz baserriko ibilaldiak, eskolako brasildarraren dantzak eta umorea eta gainerako herritarren disfrazak eta karrozak  ikusi argazkiak eta astearteko mozorroen azken itzulia eta zahagi dantza ikusi argazkiak. Baina, ohi bezala, Goizuetan mozorroen kontuen eguna geldituko da karnabalen ondoko larunbaterako eta egitarau zabala prestatu dute aurten ere.

Ohiko bankuen alternatibei buruz ariko dira otsailaren 19an Leitzan

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Kontsumo Taldeak antolatu du hitzaldia Atekabeltzen ostegunean 19:00etan

Leitzako Kontsumo Taldeak hitzaldia antolatu du otsailaren 19an, ostegun arratsaldeko 7etan Atekabeltzen. Koop57 EH-ko Lier Gonzalez eta Fiareko Beñat Irasuegi izanen dira hizlariak eta ohiko bankuez aparte gure diruak eta aurrezkiak antolatzeko zein modu dauden azalduko dute.

Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

Astelehen eguerdian eginen da eskolakoen desfilea eta astearte arratsaldean karrozena

Goizuetako inauteriak ere gainean ditugu. Astelehena eta asteartea izaten dira egun handiak, baina igandean gaztetxoen zahagi dantza eta mozorroen afaria ere izanen dira. Astelehenean, mozorroak baserrietan dauden bitartean, eguerdian eskolakoen desfilea eginen da herrian, Brasil gaia hartuta. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean, baita karrozen desfilea ere. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute otsailaren 21ean.

Larunbatean egingo dute inauterietako puska biltzea Aranoko zomorroek

  Gizartea  Leitzaldea  Arano

Larunbatean egingo dute inauterietako puska biltzea Aranoko zomorroek

Izer eta Alabier trikitilariak izango dituzte lagun

Otsailaren 7an, larunbatean, ospatuko dituzte Aranoko inauteriak. Goizeko 8:30ean abiatuko dira zomorroak puska biltzera. Izer eta Alabier trikitilarien piezak izango dituzte bidean lagun, azken dozena bat urtetan bezalatsu. Zomorroen bazkaria izango da gero eta 17:00etatik aurrera zahagi-dan­tza. Gauean Garikoitz eta Iñaki trikitilariek giroko dute afalondoa.

Goizuetarrak ere Santa Agedari kantari aritu ziren

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Goizuetarrak ere Santa Agedari kantari aritu ziren

Kalez kale eta tabernaz taberna giro bikaina jarri zuten

Santa Ageda bezpera kantuz bete zuten Goizuetan ere, hotzari eta elurrari aurre eginez. 30 bat lagun atera ziren Santa Ageda bezperan. Hauen artean, bertsotan aritu ziren Josu Garmendia, Esteban Arozena, Fernando Goia eta Igor, trikitixarekin Garazi, Olaia eta Aizpea eta panderoa jotzen Janire. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

Konpostajearen inguruko azalpenak emateko kanpaina abiatu du Mendialdea Mankomunitateak

  Gizartea  Leitzaldea

Mankomunitateko teknikari bat etxeetatik pasako da informazioa emateko

Mankomunitateko teknikari bat etxeetatik pasako da hondakin organikoa kudeatzeko sistema honen inguruan informazioa emateko. Azaroaren 13tik 21era Leitzan ibiliko da azalpenak ematen, azaroaren 24tik 25era Aranon eta azaroaren 26tik abenduaren 2ra Goizuetan. Areson azaroaren 11n eta 12an ibili zen.

Neguko lehen rastrilloa eginen dute Lekunberrin

  Gizartea  Leitzaldea

Guraso izan berri direnentzako gida argitaratu dute Leitzaldean

  Gizartea  Leitzaldea

Guraso izan berri direnentzako gida argitaratu dute Leitzaldean

Nabarmenak

Zorion agurrak