Areso, Leitza eta Goizuetako eskolen batuketa gauzatu zen larunbatean Areson egindako topaketan

Areso, Leitza eta Goizuetako eskolen batuketa gauzatu zen larunbatean Areson egindako topaketan

 Leitzaldea  Areso

200 lagun pasatxo bildu ziren bazkarian

Ni+Zu=GU leloa bete eta batuketa borobila osatu zuten ekainaren 6an Areso, Leitza eta Goizuetako eskolek. Hiru herrietako eskolen arteko topaketen 16. edizioa zen aurtengoa eta aresoarrak izan zuten pesta antolatzeko ardura. Goizeko 11etan hasi eta egun osoan zehar luzatu zen pesta. Eguraldiak ere lagundu zuen eta hala, bildu ziren 200 lagun inguruk plazan bazkaltzeko aukera izan zuten. Jokoak, fanfarre eta txistulariekin kalejira, soka-tira... giro paregabean ibili ziren. Ikusi Jaione Olazabal herritarrak bidalitako argazkiak.

Gure Esku Dago ekimenaren oihalak atera dituzte Goizuetan

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Gure Esku Dago ekimenaren oihalak atera dituzte Goizuetan

Ekainaren 21ari begira herriz herri hainbat ekintza egin dira asteburu honetan

Joste egunak eta besta giroan osatutako ekimenak antolatu ditu Gure Esku Dagok asteburu honetan hamaika herri eta auzotan, tartean Goizuetan. Oihalak josi eta ekainaren 21erako sarrerak eskuratzeko deia berretsi du erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak. Norbere herrian edo internetez erosi ahal dira ekitaldi nagusietarako sarrerak. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

Sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa antolatu du Goizuetako Umore Onak

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Izen emateko epea ekainaren 7an bukatuko da

Sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa antolatu du Goizuetako Umore Ona elkarteak. Ekainaren 10 eta 17an izango da, 18:00etatik 21:00etara, elkartean bertan. Gorka Gereño (Intxaurrondoko makrobiotika elkartetik) sukaldariaren eskutik ikasiko dituzte janari osasuntsuaren sekretuak. Izen ematea Amaian kafetegian, ekainaren 7a baino lehen (bazkideek 20 euro eta bazkide ez direnek 25 euro).

Jendetza bildu zen Leitzako 37.artisau azokan

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Jendetza bildu zen Leitzako 37.artisau azokan

40 eskulangilek jarri zituzten postuak

Artisauen lanaren erakustoki izan ziren igandean Leitzako plaza eta karrapea. ALKEk antolatzen duen azokaren 37. edizioa zen aurtengoa eta eguraldia lagun, bisitariek ez zuten hutsik egin. Goizeko 11etan hasi zen azoka, eskaintza zabalarekin: egur eta harrian egindako lanak, oinetakoak, jakiak, kremak, artelanak, jostailuak... eta zuzenean artisauak lanean ikusteko aukera ere izan zen. 

 

493 kirolarik bukatu dute Euskal Herria Mendi Erronkaren hirugarren edizioa Leitzan

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

493 kirolarik bukatu dute Euskal Herria Mendi Erronkaren hirugarren edizioa Leitzan

65 kilometroko luzera duen proban Daniel Aguirre kataluniarra nagusitu da

Euskal Herria Mendi Erronka mendi lasterketaren hirugarren edizioa maiatzaren 30ean egin da Leitzan. 65 kilometroko luzeran eta 7.000 metroko gainbehera duen proba bukatzen bizkorrena Caparroson sortu baina Katalunian bizi den Daniel Agirre izan da bere lehen partehartzean (6:42:59). Kasik 600 korrikalari abiatu ziren larunbat goizeko 8etan Leitzatik eta horietatik 493k (471 gizasemek eta 22 emakumek) lortu zuten 13 ordu baino guttiagoan proba burutzea. Ikusi sailkapenak

Aranon ez du botu bakar bat ere eskuratu UPNk

  Politika  Leitzaldea  Arano

5 zinegotziak Herri Aierriz taldekoak izanen dira

Ustekabean bi zerrenda aurkeztu dira Aranoko Herriko Etxerako.  Herritarrek osatutako Herri Aierriz eta UPN. Bada, Herri Aierriz taldeak 55 botu eskuratu dituen bitartean, UPNk ez du alerik ere lortu. Hortaz, bortz zinegotziak herrikoak izanen dira.

162 korrikalarik bukatu zuten II. Goizutrail mendi lasterketa

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

162 korrikalarik bukatu zuten II. Goizutrail mendi lasterketa

Horietatik 121ek 25 kilometroko ibilbide luzea osatu zuten eta 41ek hamar kilometrokoa

Euriari eta lohiari aurre eginez, 162 korrikalarik lortu zuten maiatzaren 16an Goizuetan egin zen Goizutrail lasterketaren bigarren edizioa bukatzea. Horietatik 121ek ibilbide luzea osatu zuten, 25 kilometrokoa. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

Areson egingo den Haur, Guraso eta Eskolen arteko topaketaren abestia grabatu dute

Areson egingo den Haur, Guraso eta Eskolen arteko topaketaren abestia grabatu dute

 Leitzaldea  Areso

Nazabal eskolakoak burubelarri ari dira antolatzen ekainaren 6an ospatuko duten Areso, Leitza eta Goizuetako eskolen arteko topaketa. XVI. edizioa da aurtengoa eta hiru herrietako haur, guraso eta irakasleen arteko harremanak indartzea da ekimenaren helburua. Festarako logo eta lema egin dituzte eta "ni+zu=gu" lelopean bertaratzeko deia luzatu dute. Horrekin batera, abestia ere prestatu dute. Zigor Agirrek, Aresoko eskolako irakasleak, osatu ditu hitzak eta Ruper Ordorikaren Glu Glu doinua erabili dute oinarrian. Maiatzaren 14an Leitzako Karrape irratian egin zuten grabaketa eskolako haur, guraso eta irakasleek eta ederki pasa zuten.

Leitzako Kultur Aroa maiatzaren 14tik ekainaren 13ra ospatuko dute

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Leitzako Kultur Aroa maiatzaren 14tik ekainaren 13ra ospatuko dute

ALKEk eta herriko hainbat eragilek antolatu dute 38. edizioa

Maiatz erdialdetik hasi eta ekainaren 13ra arte kulturaz blaituko da Leitza.  38. Kultur Aroa da eta aurtengoan ere mota guztietako ekitaldiak izanen dira.

Goizueta indartsu hasi da Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako berragerpenean

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

Goizueta indartsu hasi da Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako berragerpenean

Larunbatean lau partidak irabazi zizkion Atarrabiari

Urte batzuk zeramazkin Goizuetak Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan parte hartu gabe, baina aurten bigarren mailakoan hasi da. Larunbatean jokatu zuen lehen jardunaldia Atarrabiaren kontra Goizuetako pilotalekuan eta partida guztiak irabazi zituen.

Leitzako Eh Bilduren hautagaitza babesteko herri argazkia atera dute

 Leitzaldea  Leitza

Leitzako Eh Bilduren hautagaitza babesteko herri argazkia atera dute

Eh Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Leitzan ere eta Mikel Zabaleta izanen da alkategaia. «Nafarroako aldaketaren parte izan eta gure herrian jorratutako bidean sakondu» nahi dutela azpimarratu dute.

Giro bikaina izan da aurten ere Goizuetako Txino auzoko festetan

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Giro bikaina izan da aurten ere Goizuetako Txino auzoko festetan

Euxtakio Zubieta, Xatur Salaberria eta Oihane Zugarramurdi auzotarrek bota zuten txupinazoa

Beste urte batez maiatzeko lehen asteburuan ospakizun giro ederra izan dute Goizuetan, Txino auzoko festak ospatu baitituzte, Gazte Asanbladak, Ezker Abertzaleak, Zubiondok, Udalak eta Umore Onak antolatuta. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

Unai Señoran eta Vanesa Pacha nagusitu dira Goizuetako IV. Herri Krosean

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

Unai Señoran eta Vanesa Pacha nagusitu dira Goizuetako IV. Herri Krosean

38 korrikalari atera ziren helduen proban eta hainbat neska-mutiko kategoria ttikietan 

Maiatzaren 2an, larunbat goizean jokatu zen Goizuetako laugarren krosa. Gizonezkoetan, aurreko hiru edizioetan bezala, Irurako Unai Señoran izan zen irabazle eta emakumezkoetan, Vanesa Pacha iraizoztarra. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

183 korrikalarik parte hartu zuten Leitzako herri krosean

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

183 korrikalarik parte hartu zuten Leitzako herri krosean

Gizonezkoetan Aimar Boziane gasteiztarra nagusitu zen eta emakumezkoetan  Lurdes Oiartzabal lezotarra

183 korrikalarik parte hartu zuten apirilaren 25an Aurrera elkarteak antolatutako Leitzako Herri Krosaren 37. edizioan. Aimar Boziane gasteiztarra izan zen irabazlea gizonezkoetan, hamar kilometroko ibilbidea 31 minutu eta 13 segundoan egin ondotik. Emakumezkoetan, Lezoko Lurdes Oiartzabal nagusitu zen, 5 kilometroak 18 minutu eta 52 segundotan eginez. Ikusi Pablo Feoren argazkiak eta bideoa

Unai Loiarte izanen da Goizuetako alkate datozen lau urteetan

  Politika  Leitzaldea  Goizueta

Unai Loiarte izanen da Goizuetako alkate datozen lau urteetan

EHBildukoa izanen da zerrenda bakarra Udaletxerako

Azkeneko legealdian bezala, EHBildu izanen da Goizuetako udaletxea kudeatzeko asmoz aurkeztuko den talde bakarra. Unai Loiarte Ansa izanen da zerrendaburua, beraz, bera izanen da alkate datozen lau urteetan.

Goizutrailen bigarren edizioak bi ibilbide izanen ditu aukeran

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

Goizutrailen bigarren edizioak bi ibilbide izanen ditu aukeran

Goizuetan maiatzaren 16an eginen den probarako izen emateko epea zabalik dago

2015. urtean bi ibilbide izanen ditu Goizutrailen bigarren edizioak maiatzaren 16an, bata 10 kilometrokoa eta bestea 25 kilometrokoa.

Leire Retegi leitzarra bigarren Hernaniko Txistulari Gazteen lehiaketan

Leire Retegi leitzarra bigarren Hernaniko Txistulari Gazteen lehiaketan

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Taldeka ere bigarren izan zen Iruñeko Gazteak taldearekin

Martxoaren 28 eta 29an ospatu da  Hernaniko X. Txistulari jaialdia, Euskal  Herriko Txistu Elkarteak antolaturik eta Hernaniko Udala eta Musika Eskolaren laguntzarekin. Hernaniko X Txistulari Gazteen Lehiaketa ere burutu zen eta bakarlarien artean, bigarren saria eskuratu zuen Leire Retegi leitzarrak

Emakumeen eguneko ekitaldiak martxoaren 13an eginen dituzte Areson

  Gizartea  Leitzaldea  Areso

Emakumeen eguneko ekitaldiak martxoaren 13an eginen dituzte Areson

'Loreak' filma ikusgai eta gero afari autogestionatua ostiralean

Martxoaren 8a iritsi eta pasa ere egin zaigu eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko beste urte batez ekintzak egingo dira Areson. Aurtengoan martxoaren 13an, ostiralean eginen dute ospakizuna, beti bezala pelikula bat ikusiz eta ondoren afariarekin.

Sexualitatea familian lantzeko solasaldiak antolatu dituzte Leitzan

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Erletako Denok bat Guraso Elkartearen eskutik martxoaren 10 eta 17an

Denok bat Guraso Elkarteak antolatuta Sexualitatea familian nola landu gaiaz solastuko dute martxoaren 10 eta 17an. Erleta eskolan bilduko dira, bi astearte horietan 15:00etatik 16:30etara. Besteak beste: neska eta mutilen arteko harremanak nolakoak diren, adin egokiak, seme alabekin sexualitatez hitzegitea, adin bakoitzean zer komeni den aipatzea... landuko dituzte.

Kxkbeltza elkarteak Stock Azoka antolatu du Leitzan martxoaren 7an

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Kxkbeltza elkarteak Stock Azoka antolatu du Leitzan martxoaren 7an

Hamabi komertzietako produktuak plazaratuko dituzte larunbatean 10:00etatik 20:00etara

KXKBELTZA Leitzako komertzianten elkarteak bigarren urtez stock azoka eginen du martxoak 7an. Egun horretan herriko plazan, 12 komertzioetako produktuak eskeiniko dituzte. Larunbat goizeko 10:00tatik hasi eta iluntzeko 20:00 arte iraungo du azokak. Horrela komertziotako produktuak kalera aterako dituzte eskeintzan eta erosleak plazako giro onean harremana sustatzeko balioko du ekimenak.

Nabarmenak

Zorion agurrak