Felisa Pellejero frontenis txapelketa antolatu dute Leitzan

Joan den urtean Atekabeltzen 14. urteurrenaren harira, frontenis txapelketa jokatu zuten Leitzan. Aldi honetan, ordea, txapelketa ez mistoa izanen da.

Aresoko Felisa Pellejero pilotari profesionala gogoan, Sastrakak Leitzaldeko talde feministak emakumeen Leitzaldeko I. frontenis kanporaketa antolatu du azaroaren 28rako. Binakako frontenis txapelketa ez mistoa izanen da eta partidak Amazabal frontoian jokatuko dituzte, 15 tantotara, goizez eta arratsaldez. Izena emateko epea larunbat honetan, azaroak 21, bukatuko da eta interesatuek sastrakak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Gisa honetara, diktadura garaian Madrilen zein handik kanpo erraketarekin aritu zen kirolari handiari keinu egin nahi diote Leitzaldeko feminisitek.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun