erran.eus

IV. Goizutrail mendi lasterketak bi ibilbide izanen ditu aukeran maiatzaren 20an Goizuetan

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

10 kilometrokoak 631 metroko desnibela dauka eta 25 kilometrokoak 1.636 metrokoa

Aurten ere bi ibilbide izanen ditu aukeran Goizutrail mendi lasterketaren laugarren edizioak maiatzaren 20an Goizuetan, bata 10 kilometrokoa (631 metroko desnibela) eta bestea 25 kilometrokoa (1.636 metroko desnibela). 

IV. Goizutrail mendi lasterketak bi ibilbide izanen ditu aukeran maiatzaren 20an Goizuetan
10 nahiz 25 kilometroko ibilbidea egin behar dutenek, larunbat goizeko 9etan abiatuko dira Goizuetako plazatik. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Herriko plazan hasiko dira bi ibilbideak larunbat goizeko 9etan, Aitasemegi auzora igoko dira korrikalari guztiak xenda estu batetik, 680 metrotara dagoen Eneko Elorriko bizkarrera igoko dira, eta hemendik herrira jeitsiko dira Espideko sorotik pasatuz, ibilbide laburrekoek.

25 kilometroko ibilbidea aukeratzen dutenek, ordea, Alkainzuriain auzotik Mandoegiko gailurrera igo beharko dute, 1.045 metrora. Ondoren Mandoegiko gailurretik jarraituko du ibilbideak harrespilen artean eta bukatzeko berriz ere herriko plazara jaitsiko da. Izen ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean bezpera arte eta egunean berean plazan ere egin daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa