Ekitaldien bildumaren aurkezpena egin dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 24a, 10:13
Iaz 70 kultur ekitaldi erregistratu zituzten Goizuetan, tartean Azienda Feria.

Iritzia eta proposamenak biltzeko udalaren webgunean inkesta egiten ari dira apirilaren 2ra arte

Udalak 2016 hasieran jarri zuen martxan ekitaldien bilduma. Ekimen honen helburua Goizuetan dagoen kultur eskaintza zein den aztertzea eta hausnartzea da. Horretarako, 2016an zehar herrian antolatu diren ekitaldien balorazio orriak bildu ditu udalak antolatzaileen eskutik. Balorazio hauek udal artxi­bo­an erregistraturik geldituko dira. Baina horretaz gain, herriko eragileak eta hainbat herritar udaletxean elkartu ziren eta 2016ko ekitaldien errepasoa egin zuten. 

Herritarrek beren proposamenak egiteko aukera izan zuten eta Udalak, ateratako ekarpenak jaso zituen. Herritar guztiengana iritsi eta beraien iritzia eta proposamenak jasotzeko ere, inkesta jarri du martxan www.goizueta.eus webgu­nean. Apirilaren 2ra arte egongo da inkesra erantzuteko aukera.

2016an 70 ekitaldi erregistratu dira eta udalaren asmoa, aurrera begira ere ekitaldiak erregistratzen jarraitzea da. Ekimenen bat antola­tzen duten eragile eta norbanakoentzat udalaren webgunean dago ekitaldien bilduma orria eskuragarri, bete eta udaletxera bideratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun