Goizuetako Txamorazaharra baserria kixkali du sute batek

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 31a, 08:56
Txamorazaharra baserria erabat kixkali du suak. Argazkia: Felix Loiarte

Hutsik zegoen baserria eta hortaz, ez da zauriturik izan

Urriaren 29an, larunbat goizaldean izandako sute batek erabat kixkali eta hondatu du Goizuetako Aitasemegi auzoan dagoen Txamorazaharra baserria. Goizuetako suhiltzaile boluntario batek eman zuen abixua larunbat goizeko 6:50ean Nafarroako Larrialdi zerbitzuan, baserria erretzen ari zela eta laguntza eskatuz.

 

Iruñeko suhiltzaile parke nagusiko suhiltzaileakm zisterna eta autobonba kamioia eraman zituzten Goizuetara. Herriko suhiltzaile boluntarioak Txamozaharrera ailegatu zirenerako teilatua eta solairuetako zolak eroriak ziren. Inor ez zen bizi baserrian, baina berriki erosia zuten zaharberritzeko intentzioarekin. Hormak ere erortzeko arriskua zenez, suhiltzaileek lanean segitu zuten, sua kontrolatu eta baserria inguratzen duten zuhaiztietara ez hedatzeko.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun