Jendetza bildu zen Leitzako 37.artisau azokan

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 1a, 16:23
Ehunka pertsona hurbildu ziren Leitzako plazara goizeko 11etatik iluntzera bitartean.

40 eskulangilek jarri zituzten postuak

Artisauen lanaren erakustoki izan ziren igandean Leitzako plaza eta karrapea. ALKEk antolatzen duen azokaren 37. edizioa zen aurtengoa eta eguraldia lagun, bisitariek ez zuten hutsik egin. Goizeko 11etan hasi zen azoka, eskaintza zabalarekin: egur eta harrian egindako lanak, oinetakoak, jakiak, kremak, artelanak, jostailuak... eta zuzenean artisauak lanean ikusteko aukera ere izan zen. 

 

Aurreko edizioetan baino postu gutxiago plazaratu zituzten, 40 denetara, antolatzaileek postuen kalitate eta aniztasuna lehenetsi zutelako kopuruari garrantzia eman beharrean. Artisauek produktuak salgai jartzeaz gain, euren eguneroko lana zuzenean ere erakutsi zuten. Brun anaiek adibidez, errementarien ofizioaren nondik norakoak erakutsi zizkieten bertaratu zirenei eta Felix Aranburuk, paperarekin artelan berexiak egiten erakutsi zien etxeko ttikienei tailer baten bidez.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun