Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako euskal hiztunen lekukotzak biltzen dituen ikus-entzunezkoa kaleratu du Euskarabideak

TTIPI TTAPA 2011ko api. 12a, 13:01

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako euskalkiei buruzko ikus-entzunezkoa argitaratu du Euskarabidea Euskararen Nafar Ins­titutuak, Leitzaldea euskara bidean izenburupean. Lekuko­tzen lagin bat da egindako lana eta hainbat gai jorratzen dira: familia, kultura, erlijioa, ohiturak eta ogibideak, eguneroko bizimoduko beste alderdi batzuekin batera. Leitzaldekoarekin batera, Aezkoa, Erronkari, Erro eta Esteriba­rreko euskal hiztunen lekukotzak biltzen dituen beste ikus-en­tzunezko bat ere argi­taratu dute, Garaioa­tik Iragira, euska­ra bidean, hain zuzen. Eus­karabidea da proiek­­tua kudeatu due­na eta Labrit multimedia enpresa lana egin duena. 700 ale atera dira DVD forma­tuan eta 10 eurotan paratu dituzte salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun