Plazaolako Natur Bideari buruzko erakusketa ibiltaria ikusgai dago Lekunberriko Geltokian

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 21a, 11:12
Irailaren 26a bitarte ikusgai izanen da erakusketa Lekunberrin. Utzitako argazkia

Irailaren 26an izanen da Lekunberrin eta gero Nafarroako kultur etxeak bisitatuko ditu

Antzinako Plazaola trenaren ibilbidearen eta izenaren jabe egin den Natur Bideari buruzko erakusketa osatzen duten 10 panel erraldoiak Lekunberriko Plazaolako Geltokian ikusgai daude aste honetan, irailaren 19tik 26ra. Erakusketa ikusteko ordutegia astelehenetik larunbatera 10:00etatik 17:00ak arte eta igandetan 10:00etatik 14:00ak arte izanen da. Ondoren, Nafarroako kultur etxe desberdinetan zehar aurkeztuko da, Jus La Rochako Civivox-etik hasita; bertan Urriaren 1etik 20ra bitartean egonen da ikusgarri.

Antzinako Plazaola trenaren ibilbidearen eta izenaren jabe egin den Natur Bideari buruzko erakusketa osatzen duten 10 panel erraldoiak Lekunberriko Plazaolako Geltokian ikusgai daude aste honetan, irailaren 19tik 26ra. Erakusketa ikusteko ordutegia astelehenetik larunbatera 10:00etatik 17:00ak arte eta igandetan 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Ondoren, Nafarroako kultur etxe desberdinetan zehar aurkeztuko da, Jus La Rochako Civivox-etik hasita; bertan Urriaren 1etik 20ra bitartean egonen da ikusgarri.

1914ean baporezko tren txiki batek lotu zituen Iruñea eta Donostia, errepide eta burdinbide nagusietatik bazter gelditzen ziren ibarrak eta mendiak zeharkatuz. 40 urtez mineralak, barazkiak, bisitak eta maitasunak garraiatu zituen 20km/ orduko.

 

Plazaolako trena bikote baten ikuspegitik

Kasu honetan, maitasun istorio horietako baten garraioa kontatuko zaigu erakusketan. Xabier eta Karmentxu, ezkonberria den bikotea, izango da tren zaharraren ibilbidea bere egin duen Plazaolako Natur Bidearen historia modu atsegin eta dibertigarrian azalduko diguna. Ezkonbidai-helmugatzat Donostia aukeratuko dute eta garraiobidetzat Plazaola trena.

1944an Iruñeko Conde Oliveto kalean eraikitako geltokian hasi eta gaur egun Plazaolako Natur Bidea bezala ezagutzen duguna ibiliko dute, jakina denez, bide mota hauek antzinako trenbide sareak baitira.

Bidaiak irauten zituen 4 orduetan zehar, bagoi horietako batean bidaiatzeak suposatzen zuen esperientzia ikaragarria eta leihatilatik ikus zitekeen guzti-guztia deskribatu eta kontatuko digute. Era horretan antzinako trena, egungo Natur Bidea eta erakargarriak diren gertuko leku eta baliabideak ezagutzeko aukera paregabea emanez. Ezkonberriekin batera denboran zehar egingo dugun bidaia honetan, zonaldeko historia ikasteaz gain, bizilagunak bere esku daukan guztia ezagutu ahal izango du, turistak bertan dauden aukera guztietaz jabetuko den bitartean, hala nola, Leteko Iharte monastegia, Iribaseko Iturburua, Albiasuko behatokia, Orgiko Hariztia , Lekunberriko geltokia, Mendukiloko kobazuloak, San Migelen Santutegia, Basaburuako Hariztiak, Leitzalarreako basoa, Iturraski, Larrauneko ibilbideak, ekintza turistikoak eta Plazaolako Natur Bidea, noski.

Nafarroako Gobernuko Turismo Departamenduaren laguntzarekin eta Tragsa S.A enpresaren babesarekin aurrera eramandako proiektua da hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun