152.000 euroko dirulaguntza eman dio Nafarroako Gobernuak Udalari

Juana Mari Saizar 2010ko abu. 31a, 16:10

Udala aztertzen ari da zein lanetarako erabiliko den

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak abeltzain­tzako dirulaguntza eman dio Udalari. Zehazki, %60ko subenzioa jasoko du eta bi urte hauetan hobekun­tzak egiteko izango da.
Aurtengoak azaroaren 15a baino lehen bukatuak egon beharko dute eta 2011koak urria­ren 31rako.
Aurrekontua 254.000 eurokoa da, eta dirulaguntza, berriz, 152.000 eurokoa izango da. Orain­dik Udalak ez daki zehazki zein moldaketa egingo diren, beharrak eta denbora aztertzen ari baita.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun