Iñauterietako festa egunak aprobetxatuz ezezagun batzuk indarrez sartu dira udaletxean: udal bulegoetan eta IKA euskaltegian ateak hautsi eta barrenean ibiliak zirela ohartu ziren astelehenean, baina inork ez daki noiz sartu ziren. Izan ere, ostiraletik asteartera jai zuten udaletxean eta euskaltegian. Barrenean ibili bai, baina ez omen dute dirurik eta beste deus ere ez eraman.