'Arkanbele kantak' errezitaldia eskainiko dute apirilaren 24an Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa api 19, 17:00 Leitzaldea   Leitza

Literatura geraldiak egitasmoaren baitan, emanaldi berezia izanen da apirilaren 24an Leitzan. Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentesek errezitaldia eskainiko dute liburutegian 18:30etik aurrera. Liburuaren Nazioarteko Egunaren biharamunean goxatua hartzeko aukera izanen dute literatur zaleek.

'Pequeñas cartas indiscretas' filma ikusgai asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa api 19, 15:00 Leitzaldea   Leitza

Leitzako Herri Aretoan apirilaren 20an eta 21ean botako dute Pequeñas cartas indiscretas filma, 19:30etik aurrera. Apirilaren 20an, larunbatean, jatorrizko bertsioan eskainiko dute gaztelerazko azpitituluekin eta apirilaren 21ean, gaztelerara itzulita. 

José Miguel Beraza Zubillaga

Leitzaldea: Leitza

2024ko apirilaren 10ean hil zen, 86 urte zituela.