Agur gozoa Gabenara musika taldeari

Ttipi-Ttapa api 23, 13:30

Hasitako oholtza berean, Zubietan, eman zuen Gabenara taldeak bere ibilbideko azkeneko kontzertua. Hamabi urtez musikaz alaitu dituzte bateko eta besteko txokoak eta apirilaren 20an eskaini zuten azkeneko emanaldia. Bukaerak, hasierak bezalaxe, gozoak izan daitezkeela erakutsiz egun osoko ospakizuna izan zuten: joaldunak, dantzariak, herri kirol saioa, poteoa, bazkaria... eta musikarien bueltan lagun, senide eta zale ugari bildu ziren. Egunak argitu eta txoriak kantuan hasi arte festan ibili ziren gabenarak.  Argazkiak: Maialen Oroz eta Jone Izagirre

Euskararen barne erabilera indartzeko ekimena egin dute Leitzako Osasun Etxean

Ttipi-Ttapa api 22, 19:00 Leitzaldea   Leitza

Langileen artean euskararen erabilera indartzeko lanketa berezia egin dute Leitzako Osasun Etxean. Nafarroako Osasun Departamentuak duen Hizkuntza Planaren bidez, Elhuyar Aholkularitzarekin batera, erakundean euskara normalizatzeko aurrerapausoak eman nahi dituzte. Herritarrek euskarazko arreta jasotzeko beharrezko neurriak hartzea, herritarrei ele biko informazio idatzia eskaintzea eta errotulazioa eta hizkuntza-paisaiako informazio-elementuak ele bitan izatea herritarrak artatzeko gune fisikoetan.