Arizkun Rock agurtzeko azken edizioa eginen dute maiatzaren 18an

Ttipi-Ttapa api 22, 17:00 Baztan   Arizkun

Joan den urteko jaialdiak azken izan behar bazuen ere, bertan behera utzi behar izan zuten. Hori dela eta, Arizkun Rocken «azken edizio ttiki bat» prestatzen ari dira maiatzaren 18rako. Herriko plazan izanen da festibala, «formatu ttikiago eta hurbilago batean; eszenatokirik gabe, ekipo ttiki batekin…». Hurrengo asteetan argitaratuko dute kartela.

Arrakasta handia izan du Leitzako Mendi Zikloaren lehenengo edizioak

Ttipi-Ttapa api 22, 16:30 Leitzaldea   Leitza

Aurrera Mendibil Mendi Taldeak Mendi zikloa antolatu du estreinakoz. Apirilaren 18tik 21era, bi mendi irteera eta hiru proiekzio izan dituzte herrian. Antolatzaileek aipatu dute jasotako erantzunarekin gustura gelditu direla: «emanaldietan 60 lagun inguru bildu dira eta helduen mendi irteeran 50 bat mendizale».