'Enplego zoriontsuago bat' poema sorta aurkeztuko dute Eñaut Elorrietak eta Iñigo Astizek Elizondon

Ttipi-Ttapa api 18, 17:00 Baztan   Elizondo

Baztango Kultura Zerbitzuak antolatua, Gabriel Arestiren Enplego zoriontsuago bat kanta eta poemak aurkeztuko dituzte Eñaut Elorrietak eta Iñigo Astizek igandean, apirilaren 21ean, 18:00etan Arizkunenean.

Mutxikoak eta dantza herrikoiak dantzatzeko hitzordua larunbatean Arantzan

Ttipi-Ttapa api 18, 13:00 Bortziriak   Arantza

Bortziriak Dantzan hitzorduak Arantzan geldialdia eginen du larunbat honetan, apirilaren 20an. Baztango Fanfarrearen doinuekin batez ere mutxikoak dantzatuko dituzte, baina baita fandangoak, arin-arinak, polkak eta bertze hainbat dantza ere. Saioa 18:00etan hasiko da plazan.