‘El guardián invisible’ filmean oinarritutako bisita gidatuak eskaintzen hasi dira

  Kultura  Mendialdea

‘El guardián invisible’ filmean oinarritutako bisita gidatuak eskaintzen hasi dira

Elizondo, Lesaka, Aritzakun eta Bertizen barna

Dolores Redondoren Baztango trilogiako lehen liburuan oinarritutako El guardián invisible filman Elizondo, Lesaka, Aritzakun eta Bertiz inguruko irudi aunitz ageri dira. Horiek eta inguruko bertze txoko batzuk ezagutzeko 90 minutuko bixita gidatuak antolatu dituzte BaztanTrek eta Jauregiarte enpresek.

Bestetako egitarauaren azalerako lehiaketa deitu du Berako Kultur Batzordeak

  Kultura  Bortziriak  Bera

Bestetako egitarauaren azalerako lehiaketa deitu du Berako Kultur Batzordeak

Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da. 

Haur-gazte kantarien VI. Topaketa Iruritan eginen dute Iruritan

  Kultura  Baztan  Irurita

Haur-gazte kantarien VI. Topaketa Iruritan eginen dute Iruritan

Tailerra eginen dute maiatzaren 6an eta kontzertua maiatzaren 20an

Elizondoko abesbatza bere 75. urteurrena ospatzen ari da aurten. Prestatu dituzten ekitaldien artean, Haur-gazte kantarien VI topaketa eginen dute Iruritan, Josu Elberdin musikariarekin. 

72 artelanekin zabaldu ditu ateak Artea Oinez erakusketak Iruñeko Condestablearen Jauregian

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

72 artelanekin zabaldu ditu ateak Artea Oinez erakusketak Iruñeko Condestablearen Jauregian

Jose Luis Zumeta artista omendu du 2017ko Artea Oinezek, eta bere bi artelan izanen dira ikusgai. Iruñean izango da hilabetez erakusketa, eta maiatzaren erdialdetik aitzinera Lesakan.

Belaunaldi ezberdinetako punta-puntako 71 artista elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez ekimenak. Izan ere, 60ko hamarkadan Gaur taldeko kide ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga edo Jose Luis Zumetaren lanetatik hasi eta gaur egungo euskal artista berrienetarainoko ibilbide oparoa egiten du erakusketak. Horien artean anitz dira izen ezagunak. 

'Landa eremua eta Baztan literaturak kontatua' liburuxka argitara eman du Elurre Iriartek

  Kultura  Baztan

'Landa eremua eta Baztan literaturak kontatua' liburuxka argitara eman du Elurre Iriartek

Baztango paisaia ez dela natura bakarrik azpimarratu nahi du egileak, «paisaia guk egiten dugu, guk idazten dugu»

Elurre Iriarte Bañez arizkundarrak Landa eremua eta Baztan literaturak kontatua liburuxka argitara eman du, Metaziri talde argitaratzailearen eskutik. Liburuxka 3,50 eurotan salgai jarri dute Arizkungo Dolaetxea eta Lupen, Erratzuko Altxuko dendan eta Zubi Puntan, Elizondoko Axularren, Oronozko  Oskorrin, Iruñeko  Karrikiri eta Katakrak-en eta Donostiako Hontzan.

Isidoro Fagoaga ezagutzera emateko “Bada tenorea!” ekintza-programa zabala antolatu da Beran

  Kultura  Bortziriak  Bera

Isidoro Fagoaga ezagutzera emateko “Bada tenorea!” ekintza-programa zabala antolatu da Beran

Konpromiso politikoak eraginda, Gernikako bonbardaketaren ondorioz utzi zion betiko kantatzeari

Heldu den apirilaren 26an 80 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Data horrek berebiziko garrantzia izan zuen Isidoro Fagoaga  Larratxe beratarrengan. Sizilian (Italian) kantuan ari zela, bonbardaketaren berri izan zuen, eta betirako kantua utziko zuela erabaki zuen. Gerora, Pedro Garat, el orfeo de Francia bere lehenbiziko liburuan eman zituen erabaki horren azalpenak: «Espainiako Gerrak nire herrikideekiko dolua eta zoria partekatzera eraman ninduen. Egoera hartan ez nuen bertze biderik, kantua betirako uztea baino, kontrakoa etsaiarekin hitzarmena egitea litzatekeelako». Urtemuga hori aitzakia hartuta, Isidoro Fagoagaren bizitza eta ibilbide artistikoa ezagutzera emateko hainbat ekitaldi antolatu ditu Isidororen Lagunak deituriko herritar talde batek, Berako Udalarekin lankidetzan. 

Saray elkartearen aldeko kontzertuan parte hartu du Mendi Abesbatzak Iruñean

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

Saray elkartearen aldeko kontzertuan parte hartu du Mendi Abesbatzak Iruñean

Bularreko minbiziaren aurka lan egiten duen elkartea babestu du Doneztebeko abesbatzak apirilaren 1ean Gayarreko emanaldian

Apirilaren 1ean Iruñeko Gayarre Antzokiak ongintzako kontzertu berezia hartu zuen, bularreko minbiziaren aurka lan egiten duen Saray Emakume Taldearen alde. Bertan Burlatako Hilarión Eslava Eskolako Haurren Abesbatzak, San Martin de Unx-eko Abesbatzak eta Doneztebeko Mendi Abesbatzak hartu zuten parte.

Esklesori anizkoitzari buruzko argazki erakusketa irekiko dute Arizkunenean apirilaren 3tik 7ra

  Kultura  Baztan  Elizondo

Esklesori anizkoitzari buruzko argazki erakusketa irekiko dute Arizkunenean apirilaren 3tik 7ra

Apirilaren 6an solasaldia eskainiko dute Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko bi fisioterapeutek 

‘Esklerosi anizkoitza, bi begirada, errealitate bat’ argazki erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko erakusketa gelan apirilaren 3tik 7ra, astelehenetik ortziralera 17:00etatik 20:00etara. Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak antolatu du erakusketa.

Sunbillako Asteburu Kulturala 2017

  Kultura  Malerreka  Sunbilla

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Miguel Anzizar eta Koro Elizondoren gaztak irabazi du aurten ere Sunbillako gazta lehiaketa

  Kultura  Malerreka  Sunbilla

Miguel Anzizar eta Koro Elizondoren gaztak irabazi du aurten ere Sunbillako gazta lehiaketa

Asteburu Kulturala borobiltzeko, 25 eskulangile elkartu ziren igandean X. Artisau Ferian

Bertze urte batez, giro ederrean joan da aurten ere Sunbillako Asteburu Kulturala. Ortziralean hasitako ekitaldiak borobiltzeko igandean, Artisau Feriaren hamargarren edizioa egin zen, 25 eskulangileren parte-hartzearekin. Gazta lehiaketan, iaz bezala, Miguel Anzizar eta Koro Elizalderena nagusitu zen. 

Leire Retegi Fernandez leitzarra saritua Hernaniko Txistulari gazteen XII. Txapelketan

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Leire Retegi Fernandez leitzarra saritua Hernaniko Txistulari gazteen XII. Txapelketan

Iruñea taldean, taldetako lehen saria eskuratu zuen, Jose Antonio Erauskinen ‘Aitona’ obrarekin 

Hernaniko XII Txistulari jaialdia ospatu da martxoaren 25 eta 26an, Euskal  Herriko Txistu Elkarteak antolaturik eta Hernaniko Udala eta Musika Eskolaren laguntzarekin. Larunbatean, goiz eta arratsaldeko saiotan, Hernaniko XII. Txistulari Gazteen Lehiaketa burutu zen

Eneko Fernandez nagusitu da Agoitzen, eta osatu da Nafarroako Bertsolari txapelketako finalisten zerrenda

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Eneko Fernandez nagusitu da Agoitzen, eta osatu da Nafarroako Bertsolari txapelketako finalisten zerrenda

Apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den final handirako txartela lortu du Lesakako bertsolariak. Harekin batera, Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes 'Itturri', Xabier Terreros eta Julen Zelaieta egongo dira Anaitasunako oholtzan.

Uxaneko ikasleek ‘Hotel Brasil’ antzezlana eskaini dute

  Kultura  Bortziriak  Bera

Uxaneko ikasleek ‘Hotel Brasil’ antzezlana eskaini dute

Aspaceko Uxane zentroko ikasleek Hotel Brasil antzezlana eskaini zuten martxoaren 24an, ortzirale arratsaldean Berako Kultur Etxean. Jende aunitz bildu zen Kultur Etxeko harmailetan, Uxanekoek urtero eskaintzen duten emanaldiaz gozatzera.

Nafarroako Haur eta Gaztetxo kantari jaialdi arrakastatsua egin dute Lesakan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Nafarroako Haur eta Gaztetxo kantari jaialdi arrakastatsua egin dute Lesakan

163 abeslari, 23 musikari eta 500 ikus-entzule baino gehiago elkartu dira larunbat arratsaldean Harriondoa Kultur Etxean

Nafarroako haur eta gaztetxo kantari jaialdien hirugarren saioa egin dute larunbat arratsaldean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta. Emanaldi bikoitza izan da, arrakastatsua eta gozatu ederra hartu dute bertan elkartu diren 163 abeslarik, 23 musikarik eta bi emanaldietan Txokobiko aretoa lepo bete duten 500 ikusentzule baino gehiagok. 

Diana Iniestaren lanak lehen aldiz New York-en ikusgai jarri dituzte

  Kultura  Baztan  Erratzu

Diana Iniestaren lanak lehen aldiz New York-en ikusgai jarri dituzte

Erratzun bizi den margolari kataluniarraren margolanak Manhattango The Phyllis Harriman Mason Gallery-n jarri dituzte

Bere formakuntza osatzen segitzeko bortz asteko egonaldia egin zuen otsailean New Yorken Diana Iniesta margolariak. Katalunian sortu eta aspaldian Erratzun laketu den margolaria egon ez ezik ari ere aritu zen, gogoz gainera, The Art Students League pintura eskola entzutetsuan. Astean sei egunez, egunean hamar orduz, 240 orduko ikastaroa osatu zuen eta orain, martxoan zehar, ikastaroan egindako margolanak ikusgai jarri dituzte Manhattango The Phyllis Harriman Mason Gallery-n.

Sutagar taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 20an Lesakan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Sutagar taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 20an Lesakan

Harriondoa Kultur Etxean eskainiko duten emanaldirako sarrerak salgai daude

Sutagar taldeak ‘Maitasunari pasioa’ bere azken diska aurkezteko egiten ari den Antzokietan 2017 birako kontzertu bat maiatzaren 20an eskainiko du Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, larunbatean 20:00etan. Sarrerak 18 eurotan salgai daude Lesakako Telletxea estankoan, Legarra eta Xagu liburudendetan eta Zialdo ostatuan.