Nafarroako soinularien topaketa egin dute Etxalarren

  Kultura  Bortziriak  Etxalar

Nafarroako soinularien topaketa egin dute Etxalarren

Juan Jose Tomasena herriko akordeoilariari omenaldia eskaini diote eta 130 musikari bildu dira herri bazkarian 

Maiatzaren 6ean Nafarroako hainbat xokotatik hurbildu ziren akordeoilariak Etxalarrera. Eguraldi bikaina lagun, goizean herriko karrikak alaitu zituzten, gero Juan Jose Tomasenari omenaldia egin zitzaion, eta ia 130 lagunek bazkaria egin zuten frontoian. Ilunabar arte akordeoi doinuek herria alaitu zuten. 

Isidoro Fagoagari omenaldia eskaini diote Berako Agramontea sortetxean

  Kultura  Bortziriak  Bera

Isidoro Fagoagari omenaldia eskaini diote Berako Agramontea sortetxean

Oroit-plaka paratu dio Berako Udalak eta emanaldia eskaini diote Berako Abesbatzak, bandak eta Gure Txokoako dantzariek

Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Omenaldi nagusia, maiatzaren 6an egin zioten Illekuetako Agramontean, bere sortetxean,  Abesbatzaren, Bandaren eta Gure Txokoako dantzarien eskutik. Oroit-plaka bat ere paratu zion Berako Udalak etxe atarian, tenore handiaren esaldietako bat ageri duena: «Geure kulturari uko egitea bizitzari berari uko egitea litzateke».

Isidoro Fagoagari omenaldia Beran

  Kultura  Bortziriak  Bera

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Jaizkibel konpainiaren 20. Urteurrenaren erakusketa ireki dute maiatzaren 4an Elizondon

  Kultura  Baztan  Elizondo

Jaizkibel konpainiaren 20. Urteurrenaren erakusketa ireki dute maiatzaren 4an Elizondon

‘Alardearen seme-alabak’ pelikularen proiekzioa eta solasaldia ere izan zituzten ortzegun arratsaldean Arizkunenean

Jaizkibel konpainiaren 20. Urteurrenaren erakusketa ikusgai dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 4tik 11ra, 17:00etatik 20:00etara, Jaizkibel konpainiak eta Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta. Lehen egunean, maiatzaren 4an, ortzegunean 18:30ean, ‘Alardearen seme-alabak’ pelikularen proiekzioa eta solasaldia ere izan zuten Arizkunenean.

'Dantza' filma grabatuko dute Leitzan datozen egunetan

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

'Dantza' filma grabatuko dute Leitzan datozen egunetan

Maitzaren 5, 6 eta 7an alde zaharrean eta 13 eta 14an plazan

Euskal dantzen inguruko filma grabatzen ari da Telmo Esnal zinemagilea, Koldobika Jauregi eta Juan Antonio Urbeltzekin elkarlanean. Eta Leitzan eginen dituzte grabazioak datozen egunetan: maiatzaren 5, 6 eta 7an alde zaharrean eta maiatzaren 13 eta 14an plaza inguruan.

Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du 2017ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du 2017ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Xabat anaia txapeldun orde izan zen eta biek ordezkatuko dute Nafarroa ekainaren 10ean Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Apirilaren 28an Leitzako Atekabeltz Gaztetxean jokatutako 31. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, Joanes Illarregi leitzarra izan da hirugarrenez txapelduna. 

Elizondoko Abesbatzak diska grabatu du 75. Urteurrenean

  Kultura  Baztan

Elizondoko Abesbatzak diska grabatu du 75. Urteurrenean

Josu Elberdinekin Haur-gazte kantarien tailerra eginen dute maiatzaren 6an eta kontzertua 20an Iruritan

Elizondoko Abesbatza aurten bere 75. urteurrena ospatzen ari da eta ekitaldi ezberdinak burutzen ari da horren data garrantzitsua behar bezala ospatzeko. Hurrengo asteetan honako hauek dira nabarmenenak: Haur-gazte kantarien topaketa Josu Elberdinekin. Ekitaldi honen barrenean maiatzaren 6an tailerra burutuko da eta maiatzaren 20an kontzertua, biak Iruritan. 

Lekaroz, Doneztebe eta Leitzako institutuetako ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte maiatz hasieran

  Kultura  Mendialdea

Lekaroz, Doneztebe eta Leitzako institutuetako ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte maiatz hasieran

Maiatzaren 2an Lekarozen, 3an Donezteben eta 4an Leitzan

Urtero bezala, aurtengoan ere Lekaroz, Leitza eta Doneztebeko institutuetako ikasleak hiru herri hauetan bilduko dira musika arloan ikasturtean zehar ikasi eta landutakoa eskaintzeko asmotan. Maiatzaren 2an, asteartean, Lekarozen; maiatzaren 3an, asteazkenean Donezteben eta maiatzaren 4an, ostegunean, Leitzan eskainiko dute, guztiak arratsaldeko 5etan.

Minneapoliseko Nazioarteko 36. Zinema jaialdian aurkeztu dute 'Gutik Zura'

  Kultura  Mendialdea

Minneapoliseko Nazioarteko 36. Zinema jaialdian aurkeztu dute 'Gutik Zura'

Asteazkenean eskaini zuten lehiaketara aurkeztutako filma eta bertan izan zen Mari Jose Barriola zuzendaria

Aste honetan, Ameriketako Estatu Batuetan aurkeztu dute Gutik Zura dokumentala, hain zuzen Minessotako Minneapoliseko Saint Paul Nazioarteko Zinema jaialdian. Apirilaren 26an, asteazken arratsaldeko 7etan eskaini zuten filma Mineapoliseko Metro State Universityko Founders Hall-en.

Landarte programaren baitan Trabukoren antzezlana berreskuratuko dute Goizuetan

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Landarte programaren baitan Trabukoren antzezlana berreskuratuko dute Goizuetan

Nafarroako hamar herritan gauzatuko da Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak sustatutako arte eta landatartasun programa eta Goizueta da eskualdeko bakarra

Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak sustatutako Landarte programaren baitan, Goizuetan, Olatz Beobideren eskutik, herri-antzerkia berreskuratuko dute; Goizuetan Bada tailerra eskainiko du Beobidek, eta uztailaren 1ean (20:00etan), Goizuetako herritarrek duela 25 urte antzeztutako Trabuko lanaren bertsio berritua estreinatuko dute, optika berriarekin eta lengoaia eszeniko garaikideekin. 

Isidoro Fagoaga erakusketa

  Kultura  Bortziriak  Bera

»» Ikusi argazki guztiak (28)

‘Isidoro Fagoaga, bada tenorea!’ erakusketa zabaldu dute Berako Kultur Etxean

  Kultura  Bortziriak  Bera

‘Isidoro Fagoaga, bada tenorea!’ erakusketa zabaldu dute Berako Kultur Etxean

Apirilaren 21etik maiatzaren 21era irekia dago eta hilaren 28an hitzaldia eskainiko du German Ereña ikerlariak 

Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa zabaldu dute Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean egin zuten eta Karnaba otxoteak ere abestu zuen.

Max Sarietako finalista da Martxel Rodriguez dantzari lesakarra

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Max Sarietako finalista da Martxel Rodriguez dantzari lesakarra

Gizonezko dantzari onenaren saria eskura dezake, baita dantza antzezle talde onenarena ere, ‘Oskara’ ikuskizunean egindako lanarengatik

Max Sariak 1998an sortu zituen SGAE Fundazioak dantzaren eta antzerkiaren munduko profesionalen lanaren balioa eta denboraldi bakoitzeko ikuskizunak sustatzeko. Aurtengo hogeigarren edizioan, ‘Oskara’ dantza ikuskizuna da sarietako faboritoetako nagusia, zazpi izendapenekin. Horietako bat, Martxel Rodriguez Etxabide lesakarrak jaso du: gizonezko dantzari onenarena. Dantza antzezle talde onenaren izendapenean ere sartua dago lesakarra, bere taldekideekin batera.

Gozamenez Film Laburren 4. Lehiaketara lana aurkeztu dute Leitzako Amazabal institutuko ikasleek

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Gozamenez Film Laburren 4. Lehiaketara lana aurkeztu dute Leitzako Amazabal institutuko ikasleek

Maiatzaren 5era arte bozka daiteke

Iaz egin zuten bezala, aurten ere,  Leitzako Amazabal Institutuko DBHko hirugarren mailako ikasleek film labur bat egin dute Gozamenez Film Laburren 4. Lehiaketan parte hartzeko. 

Pastoraleko lanak banatzeko boluntarioak behar dituzte Etxalarren

  Kultura  Bortziriak  Etxalar

Pastoraleko lanak banatzeko boluntarioak behar dituzte Etxalarren

Kultur Etxe sarrerako kortxoan eman daiteke izena

Karmen Etxalarkoa Pastoralaren entsegu eta prestaketekin aitzinera doaz etxalartarrak, eta lanak banatzeko beharra ikusten da. Honen aitzinean lan taldeak banatu dira denen artean lanak errazago egiteko asmoarekin. 

‘Goizuetako dokumentu zaharrak’ argitara eman ditu Patziku Perurenak

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

‘Goizuetako dokumentu zaharrak’ argitara eman ditu Patziku Perurenak

1324 eta 1918 urteen arteko agiriak eman ditu ezagutzera apirilaren 12an aurkeztu duen liburuan

Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918) liburua idatzi du Patziku Perurenak eta argitara eman du Pamiela argitaletxearekin. Apirilaren 12an, asteazken goizean egin du aurkezpena Iruñean eta Leitzan bizi arren, Goizuetako Aitasemegi auzoan 1959an jaio eta hazi zen idazle emankorrak aipatu duenez, «badira liburu honetan Goizuetaren historian sekulako inportantzia izan duten dokumentuak, eta herria maite duen edozeinek irakur litzake, batez ere, bere ibilera ugarian nolatsu gobernatua izan den ikasi nahi duenak». 

Lesakako Sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketako lanak bozka daitezke egunotan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Lesakako Sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketako lanak bozka daitezke egunotan

Apirilaren 13tik 23ra Kultura eta Turismo Bulegoan izanen dira ikusgai

Lesakako Sanferminak iragartzeko kartel eta programaren azala eta gibeleko azala osatzeko lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa irekiko da Kultura eta Turismo Bulegoan (Beheko Plaza, 5) apirilaren 13tik 23ra (biak barne). Denera 7 kartel, 8 azal eta gibeleko azalerako 78 marrazki aurkeztu dituzte.

Izaskun Zubialde Grajirena: «Emozioak txikitatik landuz gero gizarte hobea izanen dugu»

  Kultura  Malerreka  Zubieta

Izaskun Zubialde Grajirena: «Emozioak txikitatik landuz gero gizarte hobea izanen dugu»

Euskal mitologiari buruzko 30 ipuin argitaratu ondotik, beste lan bat dute orain eskuartean Izaskun Zubialde zubietarrak, Bakarne Atxukarro Iruñean bizi den irundarrak eta Asun Egurza barañaindarrak. Emozioak eta baloreak lantzeko materiala sortzen ari dira eta horrekin ipuin-bilduma bat egin nahi dute. Ho­rren lehenbiziko ipuina da oraingoz kaleratu dutena: Sumendia baratzean. 5 eta 9 urte bitarteko haurrendako da, eta euskaraz eta gaztelaniaz atera dute. Laster ingelesez ere eginen dute.

‘El guardián invisible’ filmean oinarritutako bisita gidatuak eskaintzen hasi dira

  Kultura  Mendialdea

‘El guardián invisible’ filmean oinarritutako bisita gidatuak eskaintzen hasi dira

Elizondo, Lesaka, Aritzakun eta Bertizen barna

Dolores Redondoren Baztango trilogiako lehen liburuan oinarritutako El guardián invisible filman Elizondo, Lesaka, Aritzakun eta Bertiz inguruko irudi aunitz ageri dira. Horiek eta inguruko bertze txoko batzuk ezagutzeko 90 minutuko bixita gidatuak antolatu dituzte BaztanTrek eta Jauregiarte enpresek.