'Mejor muerto' liburuaren aurkezpena izan zuten ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa api 23, 14:30 Bortziriak   Bera

Susana Rodriguez Lezaun idazlea Beran izan zen pasa den ortziralean 'Mejor muerto' liburua aurkezteko. Igone liburu-dendak antolatu zuen aurkezpena, Harper Collins argitaletxearekin batera. Jende aunitz bertaratu zen liburuaren nondik norakoak aditzera, eta bertaratutakoen liburuak sinatzen ere aritu zen idazlea. Argazkiak: Utzitakoak.

Agur gozoa Gabenara musika taldeari

Ttipi-Ttapa api 23, 13:30

Hasitako oholtza berean, Zubietan, eman zuen Gabenara taldeak bere ibilbideko azkeneko kontzertua. Hamabi urtez musikaz alaitu dituzte bateko eta besteko txokoak eta apirilaren 20an eskaini zuten azkeneko emanaldia. Bukaerak, hasierak bezalaxe, gozoak izan daitezkeela erakutsiz egun osoko ospakizuna izan zuten: joaldunak, dantzariak, herri kirol saioa, poteoa, bazkaria... eta musikarien bueltan lagun, senide eta zale ugari bildu ziren. Egunak argitu eta txoriak kantuan hasi arte festan ibili ziren gabenarak.  Argazkiak: Maialen Oroz eta Jone Izagirre