Santa Zezilia ospatuko dute egunotan Berako musikariek

Erabiltzailearen aurpegia
Santa Zezilia ospatuko dute egunotan Berako musikariek
Musika bandak, abesbatzarekin batera, Berako karrika alaituko ditu ortzirale arratsean.

Abesbatza eta musika banda karrikaz karrika ibiliko dira ortzirale arratsean

Santa Zezilia eguna hurbiltzen ari da eta Berako musikariek beraien eguna gogoz ospatzeko asmoa dute. Azaroaren 16an, ortzirale arratsaldeko 7etan Berako abesbatza eta musika banda elkarrekin aterako dira Altzate karrikan barna.

 

 

Auzoa ostatutik abiatuta, pintxo-potea girotuko dute beraien abesti eta musikarekin. batzuetan elkarren ariko dira eta bertzetan, musika bandaren doinuak edo abesbatzaren kantuak bakarka adituko dira.

Biharamunean, larunbatean, garai bateko Zizkuitz txarangako kideek ospatuko dute eguna. Bera eta Lesakako musikariak elkartuko dira goizez eta beraien musikarekin gozatuko dituzte Berako karrikak, Gure Txokoan bazkaldu baino lehen.

Astelehenean, berriz, azaroaren 19an, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute 18:00etan Musika Eskolan.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun