Herrietako bestetako kontuak

Elgorriagako Santio bestak uztailaren 22tik 25era ospatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
Elgorriagako Santio bestak uztailaren 22tik 25era ospatuko dituzte
Larunbateko herri bazkarian eta igandeko zikiro jatean mahai inguruan bilduko dira elgorriagarrak.

Ortziralean 20:00etan botako dute txupinazoa eta ondotik kontzertua eskainiko dute Egurra ta Kitto eta Kalera taldeek

Elgorriagan ere Santiago bestak ospatuko dituzte asteburu luze honetan, ortziraletik astelehenera. Ortziralean 20:00etan botako dute txupinazoa, baina aitzinetik haurren lasterketa herrikoia izanen dute. Ondotik, rock kontzertua. Larunbatean herri bazkaria izanen dute, igandean zikiro jatea eta astelehenean dantzarien ikuskizuna eta Txamukos taldearen mariatxiak.

 

UZTAILAK 22, ortziralea

16:00 Haurren lasterketa herrikoia. 20:00 Bestei hasiera emateko txupinazoa. 21:00 Zopak herriko ostatuan. Gauean Rock kontzertua Egurra ta Kitto eta Kalera taldeen eskutik. Ondoren Tirri & Tery.

 

UZTAILAK 23, larunbata

10:00 Puzgarriak haur eta gazteentzat. 14:00 Herri bazkaria: Paella (aldez aurretik izena eman behar da). 17:00 Haurrentzako jokoak eta gazte eta helduentzako mus txapelketa. 20:00 Tortilla txapelketa. Arratsalde eta gauez dantzaldia Gabenara taldearekin.

 

UZTAILAK 24, igandea

12:00 Toka lehiaketa. 14:00 Zikiro jatea Beñat akordeoilariak alaituta.­ 18:00 Joku sorpresak. Arratsalde eta gauez Dantzaldia Beñat akordeoilariarekin.

 

UZTAILAK 25, astelehena

11:00 Meza nagusia. 12:00 Dantzarien ikuskizuna. 13:00 Luntxa. 18:00 Txamukos taldearekin mariatxiak. Ondoren besten bukaera.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun